Jorge Amadorekin solasean
"Horiek kolonialistekin lerratzen dira"
euskaratzailea: Malkaitz
Jorge Amado idazle brasildarra 1912.ean jaio zen Baia estaduko hegoaldean. Haurtzaro latza iraganik, larderia ezpaitzen falta, Jesuitetan istudiatu ahal ukan zuen; haiengandik aienatu zen San Salvador aldera azaltzeko. Dretxo ikasketak 1935.ean amaitu zituen, handik labur sari baten irabaztun "Mar Morto" publikatzekoz. Liburu ainitzen egilea, persekutatua izan zen Partido Comunista Brasileiron ibiltzearren. Aipatu obretan ezagunenak ondokoak dituzkegu: "O Cavaleiro da Esperança", "Gabriela cravo / e canela" eta "Os Subterraneos da Liberdade" izeneko trilogia. Joan den hilabetean Portugalen suertatu zen, Guimares-en, eta "A Nosa Terra" astekariak solas egin zuen hunekin. Ondokoa handik dugu hartua.
Galdera: Literatura latinoamerikana deitzen den horretan, zergatik ez zituzten idazle brasileiroak aipatzen?
Arrapostua: Gauza pare bat erran nahi nuke. Lehenik, ene idurikoz, delako literatura ez dela esistitzen. Europarrek izendatu dute horrela, iberikoak batez ere eta partikularzki españolak, literatura latinoamerikanoaz mintzatzean hizkuntz españolaz mintzatzen baita. Horrela hitz egiten dutenean zanpaketa kolonialista egiten dute, halako ghetto baten sartzen baitituzte hogeitik gorako herrien literaturak. Ba al dute zerikusirik idazle argentinoak eta idazle mexikarrak, españolez idaztea salbu? Eta artoski ari direnean, haien artekoa guttituz doa eta, bidenabar, Españan egiten denetik urrunduz. Españak bulkatzen du, alabainan, herri horietan idazten dena Español Hizkuntzarako Erret Akademiarekin bat etor dadin.
Bigarrenik, ghetto bat egiten dute. Ba dira literatura inportant, argentinoa, peruanoa, kubanoa, mexikarra... eta herri guzietan arras idazle inpotantak ditugu. Garcia Marquez eta Vargas Llosa leferent bezain important ditugu, errealitate liferenteek mugatuak direlarik.
Hortaz lekorat, herrialde horietako idazle batez "idazle latinoamerikanoa" dela dioenean kolonialistekin lerratzen da. Neu ez naiz latinoamerikanoa, brasileiroa baizik. Herri hok amankomunean daukaguna ukatzen gaituena da: larderia, diktadura militarrak, analfabetismoa, etabarrekoak.
Argentinako burjesiak, europarra bere ustetan, español eta emigranteen nahastekatzetik sortua da. Kuban beltzekin xarnegaztatu dira. Gurean, Inkisizionetik eskapo egindako judeguak, lehenik eta Portugaleko erregek igorritako gizaki ustelak, geroztik. Indioak akabatzen hasi zirenak, prezeskiago. Gu geu, hasteko, ez gara latinoak. Odolez eta kulturaz latino, afrikano eta indio baikara. Kontzientzia kontinentala dugu, besterik geure herrialdea kontinentea baita eta bertze hizkuntza batetan egiten baitugu solas.
Bada, gainera, bertze literatura inportanta. Haitikoa. Frantsesez edo Creolez idazten denez ez omen da esistitzen.
|