L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-10 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—Papeles viejos—

 

        Hona hemen paper zaharrean aurkitu dugun gutuna. Data zehatz ez dakigu tinta nota bat duelako hasieran. Kartzelatik idatzia da, iduriz. Deiturak eta berri pertsonalak kendu egin ditugu. Pamiela.

 

BAIONA

1984.eko garagarzaroak 22garrenean

        Osagarri hirekin T.! Selan gabis? Honatx fortunak deparatu daitadazun zortea, guziarekin ere ezin keja nakikek. Oroz gain JUSTINE dohakabearen mesabentura eta ezbeharrak kondutan harturik. Hona bada, non eta uda-bakantzen iragaiteko leku xerka nindabilalarik. Baionako osagarrizko etxean suertatu naizen. Txit leku kalmoa dük batez ere gauaz, eskapa ez gaiteze zakurrak zaunka eta ahausiz hasten direnean. Egunean barna gakohotsak dira nabusi —tarabusi-zerikusi-bilusi-makusi-susi-zuzi-tortxa— beraz aukera gebek baliaturik extasisean erortzen natzaik zenbat aldiz egunguziz. Ba gaituk hemen basko edo bardulo, nik dakita zer diren, batzu eta lauzpabortz euskaldun barna zelan erdi elkarrenganik berezirik gaudenaz geroztik ez da parada sobrarik Pedro D'Agerreren mintzoaz eleketatzekotz.

        Aprobetxatzen ari nauk ahurka düdan astia gaztelar literaturaren idatz-lanik goreneko batzuen irakurtzeko. Hala nola "Don Quijote", "Pepita Jimenez" eta "Historia de la vida del Buscón". Azken hau Quevedorena dük eta gorki bitxia. Tratatzen da, eze nola pikaro batek behar duen bizia atera fitxatzeke. Ba die lema berezi bat "Begia non, eskua han" eta holako. Biziaren entendatzeko molde bat dük beti-ere, bertzek bezanbat dretxorik baduena.

        Kebenko bizia goai-goai, baina aitziba badoaie uste baino zaluago. Iduri du Buruilan edo izain garela jujatuak eta luzeenaz ere eguberriko arteño izan gintezkek itzalpean. Hatsarrian pentsatu nike zerbait idazteaz, baina gero egia erran ez diat gogorik batere.

        Ongi nauk baina ezin pentsa ala goaiten zaizkidalako azkar orduak irratiari entzuten ari bereziki. Alferrik nauk, beraz, hitzaren jatorrizko erran-nahiaz. Badiak Bruno Etcheniquek eginikako itzulpen bat, ebangelioa Elizondoko euskara, eta behin da berriro irakurtzen diat, ezin-erranezko gozamen batekin.

        Uste'ut Joaquin Lizarraga Elkanokoa behar ginezakeela promozionatu eta bere hitz, erranmolde eta holakoak ezagut eta sarrarazi, gutienaz ere Nafarroako euskaldunen arteo. U... hor zabilakek Iruñen eta in lezake lan bat txoil haundia alde gortati.

        Notizie formidablea por zierto esklamatu ze Markes Sadekoa, Justine malerusaren zorigaitzak euskara argitaratuak izan behar zutela jakin zuelarik. Izan bedi. Intxala, gori bertuteari zor zaion loria betierekoa!.

        ... Bitarteo har ene adiorik sakon eta beroenak (uneon zelda barruan 45 edo graduko tenperatürren bat badukegu) eta sarri artio.

        Betiri Baita

                        Gora Fermin Sandura!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.