L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-12 (1986-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Jesukristoren pasioa

 

Jarry

 

Barrabas apuntaturik zegoen baina ez zuen parterik hartu azkenean. Pilatos-ek, bere ur erlojua ataraz, (honela busti zitzaizkion eskuak, ez bazien txistua bota), hasera eman zion lasterrari.

        Jesus, oso zale irten zen.

        Garai hartan, San Mateo kirol kazetariak kontatzen duenez, lasterra hasi baino lehenago oso arrunta zen sprimtersak zartatzea, nola gurdi xoferrek beraien zamariei. Zigorra, akuilua da eta bide batez, masai hijienikoa ere. Zartatua izanez gero, Jesus portaera onean abiatu zen baina berehala txirringa lehertu zitzaion. Gurpidean zeutzan arantzek, aurreko txirringa osoa ziztatu zuten.

        Gaur egun arantza koroa horren erreproduzioa, bizikleta dendetan ikus daiteke, lehertzen ez diren txirringen publizitatea bezala. Jeusenak, arruntak ziren, hots "pistako single-tube" batzu eta ziren leherezinak.

        Bi lapurrek, talde bereko otsoak aurrea hartu zuten.

        Ez da egia iltzeak egon zirenik. Grabaduetan agertzen diren hiruok, egiazki, txirringaldagailua da, "minuto bat" deritzana hain zuzen.

        Baina lehenez erorketak kontatu behar dizkizuegu. Hasteko, makina deskribatuko dugu. Koadroa asmakizun berria dugu. Lehengo koadrodun bizikletak 1890. agertu ziren. Lehenago, makinaren gorpua, bi odik konposatzen zuten, perpendikularki loturik zeudelarik. Txirringaren istripua eta gero, oinez igon zuen Jesus-ek aldatza, bere bizkarrean koadroa eramanik edo nahiago baduzue, gurutzea. Argazkietan oinarriturik diren grabaduak badaude, honako hau errepresentzen dutenak. Baina dirudienez, Pasioko lasterraren amaieran gertatu zen istripu malurosarengatik, prefekturak, debekatu egin zuen ziklismoa. Honela uler daiteke, bolada hartako egunkari iruditsuek argitaratu zituzten bizikleta fantesiosak. Makinaren gorpu gurutzea eta eskutoki zuzena nahastu zituzten azkeneko hau ere gurutzea baita. Jesus, eskutokian zehar, besoak luzaturik dituela errepresentatu zuten. Honi buruz zera esan beharra dago: Jesus-ek ahozgora pedaleatzen zuen, airearen eragozpena gutxitzeko.

        Esan dezagun ere, makinaren koadroa edo gurutzea, egurrezkoa zela, gaur egungo ugal batzu bezala.

        Garai hartako kirol kazetaririk ospetsuenek, hala nola, Santra Brígida, Gregorio de Tours eta Ireneo-k diotenez, gurutzeak tresna bat zeukan, "suppdademun" zeritzana. Ez da jakitun izan behar "pedal" itzultzeko.

        Justo Lepsio, Justino, Bosius, eta Erycius Puteanus-ek beraien aldetik, japoniar bizikletetan (horrela dio 1634, Cornelius Curtius-ek) aurkitzen diren beste zenbait tresna ere bazeraman. Gurutzearen hantura zein egurrezkoa zein larruzkoa, non orekarua txirrindularia ezartzen baita: ageri da aulkinoa dela.

        Deskribapen hauek, bat datoz txinarren definizio honekin: "Ostikadaka ibilerazten den astotxoa nola belarrietatik norabidetu".

        Lasterra beraien laburpena eginen dugu ezen literatur obra berezietan bait datza, baina luzeegiak deritzegu. Baita pinturak eta eskulturak ihardun dira lasterra errepresentatzen.

        Golgota-rako lasterrean, zaila bestalde, hamalau bihurgune daude. Hirugarrenean, Jesus lehen aldiz erori zen. Beraren ama, tribunan zena, kezkatu zen. Simon Cireneo, entrenatzaile ona, nor arantzen istripurik gabe, Jesusen aurretik joan bait zatekeen airearen indarra amiltzeko, erori zen ere makina eta guztiz.

        Nahiz bizikleta gabe, Jesus izerditan zegoen. Begiraleren batek aurpegia lehortu ziola gezurra da baina Veronica kazetariak argazkia atara zion bere kodak aparailuaz.

        Bigarren erorketa, zazpigarren biran gertatu zitzaion, zolaren koipeaz.

        Azkenez hamaikagarren biran, hirugarrenez erori zen, hemengo honetan trenbidearen pasartean. Israel-go gama galantek, zapiei eragin zizkien azkeneko biran. Hau bukatzerakoan, gertatu zen istripu ospetsu eta maluros hura. Une hartan Jesus eta bi lapurrak parekaturik zihoazten, pare parean.

        Ezagun da lasterra, egazkilari bezala aurrera eraman zuela baina... hori beste istorioa da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.