Hitz neurtuak
Bost poema
Sebastian Garcia Trujillo
I
Hirekin bakarrik
ausartzen naun
s a r t z e n
biotzean hutsik
uste nituen
zoko ilunetan
Hirekin bakarrik
II
Pausatu zaizkidan
hire bekokian iguzkia
hire magalean itsasoa
eta urdin-hutsean geldituko zerupean
n e r e z a b a l e r a o s o a z
birediren dizkinat
hire gorputzaren maskorrak
argirik gabeko arpeak
hondirik bagariko uhinak
III
Maite haut
higandiko hutsunerik
hatzamarka irazten
ordu hondar ateak
IV
"Esas cosas
sin nombrarte te nombran".
(J. L. BORGES).
Itsas leunak, zeinek betiro marrazten
marinel berriei estraineko xiorrak;
uso nabarrek, esku goporrean berotsu,
baitaruntz urrumatzen dinate, hiltzeko izuaz,
eguzkia ager balekie eztarrian sagarlorerik ez dutenetan;
soiñua ur bihurtarazten duen maniurak;
naukanan laberintoan
hire sandalietarik nunnahi eroritako brioletak;
elurretan jeroglifikoez elkar xerkatzen
maxela edo eskua diren urratsek;
betidanik hutsik geratzen zaizkidan
gainezkaturiko zineetan alboko aulkiek;
hutsune higandikoek, mundua bukatzen
direneko puntu beltzak.
V
Nola gidatu esaidan,
ikuitzen ninduen ahots hintzen hutsune sarkoiorrek,
orriultzen ari zaidan ene gorputz hau,
ahurrik gabeko gau askotako larrua dakarren
zakur largatua,
begiak soilik bizi,
zeinen malko anputu doratuetan isladatzen haizen,
enoratzen ari hatzaidan izar hotza.
|