L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-2 / Pereza (1986-abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ez dela trabaillatu behar

 

Xabier Olarra

 

        Alferqveria dela gvueroaren ithurburu eta ethorqviçuna

        Munduco gauça guztiek condenatcen dute trabaillua, lana, beharra. Ceren hark eragotzten bait derauco guiçonari enplegatcen bere denbora, certaco eguina baita, hartan. Iguzquiac arraçoiñequin erran ahal diaçayo beranduraiño ohatzean egoitea laquet etzaicanari. Cerc araica hortic iñoço alaena? Nic atço, hic baiño bide guehiago Iragan nian, inguratu bainuen mundu guztia, eta orai ere, hi baiño goiçago iaicquinauc, hi ohatcean lasai egon adin. Çuhaitcec ere erran ahal deçaquete Eztacu§açue nola gu ezcauden behin ere gueldiric eta ez alferric? Nola hazten, handitcen, loratcen ete gueure demboretan eta §a§oiñetan çuentçat fruituz bethatcen garen?

        Bada animalia adimenduric eztutenec ere, behintçat erleec arraçoiñequin erranen deraucute beha diacegula hequen nequeac eta bertceren burutan escarmenturic hartcen iccas deçagula. Ceren bicicayaren gaxraioan hainbertce trabaillu, neque eta joan-ethorriren ondoren, bertcec ebasten baiteraucate hei beren trabailluen fruitua. Eta gaitz liçateque erhoena ere erz ohartcea bat bederaren trabaillu eta nequeaz gueroco provi§ioneac eguitea, onda§unen gueroco utztea erhoqueria handia dela. Ceren eztiari, nola baita goço, eta Icena duen beçala, ezti, anhitz baitarraica eta baitçaica aiher.

 

        Trabaillatcea sovervia handia dela

        Bada chanchangorriaren çuhurtciaz, ethorquiçuneco proui§ionaec eguiteco ardura faltaz norc zer erranen du? Chinhaurriari erraiten derauco hunen neque eta ioan-ethorriac iccu§ten dituela: Chinhaurri lepo-mehe, ichu§§i, chirchila, enauc heldu higanat ni deu§eren bila; lanean eztuc ari ihici habila, Utzac, utzac hie ere, lan hori erguela; urteoroz heldu duc berdin uçtarila.

        Ceruco aitaren oharcabean ezein choriren lumaric, ezein landaren o§toric galtcen oz delaric, oz ote da sovervia eta souerania handia trabaillatcea? Norc eztu miretsico chori ttipi eta flaco hunen çuhurtcia, eta gogoeta eguinen? Spiritu Sainduac berak igortcen gaitu animalia ttipitto hunengana cer eguin behar dugun icca§tera, erraiten duela. Vade ad erithacum rubeculam, o diligens, et con§idera vita eius et disce sapientiam, quae cum in aestate cibum sibi non paret, fruitur semper felice vita. Zoaz, faiatua, chanchangorriagana eta con§idera eçaçu haren bicitça aise eta la§aia, haren lehia eta e§portçuric eza eta icca§§ico duçu çuc ere nola behar duçun aitcinerat eta bethiere bici, ibili eta gouernatu. Harc eraccu§leric eta quidariric gabe bere buruz viltcen du behar denean behar duen mantenua, bazca eta bihia, eta halatan bethi çoriontsu eta content bici da.

        Eta halatan eta hala iragaiten du chanchangorriac bicia: eta eracu§ten dio bat bederaxi nola eta cer moldez behar duen mantenatu, gouernatu eta trabaillu guztiac utcirik, nor bore demboran pausatu, nequeac itçuri eta ahal beçanbat goçatu.

 

        Oharra:

        Testu hau nere aitonaren paper zaharren artean aurkitu dugu. Axularbanipalen taulen transkribaketa ote deneko susmoa agertzen du nonbait.

        Halere orain dela denbora puska bat beste nonbait agertu genuen gure aitona gizon bitxia zela eta paper zaharren artean ibiltzea gustatzen zitzaiola. Kasu honetan, beste karpeta hau ere agertu da eta azalean kaligrafia dardartiz idatzirik honela dio: «Sarako eskolaren kokaguneaz ikerketak, non zegoen argi eta, garbi azaltzen dutenak, bertan aurkitutako zenbait idazkiren aldakiak erantsirik».

        Egia esan guk antz handiegia aurkitzen diogu Axularren Gero-ren I kapituluaren bukaerarekin. Baina hori filologo adituren batek argitu beharko digu behar diren ikerketak eginez. Gure ustez Axular modernoegi agertzen zaigu testu honen egilea izateko. Geroak esan beza...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.