L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-2 / Pereza (1986-abuztua) —Hurrengo artikulua




 

 

Makina herri honetan

 

Mario Gaviria

 

euskaratzailea:

Xabier Olarra

 

        Dirua ala astia, kontsumoa ala nagikeria, lana ala aisea, makina herri honetako oinarrizko kontraesanaren era desberdinak dira.

        Mahasparra, sagar, barazki, txoritxo eta errekatxo gardenaren ondoko siesta galantez osatutako mitoa zen Paradisutik bota gintuztenetik, berez hazten zena produzitzera kondenatu gintuzten.

        Marx desamoilistak agindu zigun zientziak makinak ekarriko zituela, makinek oparotasuna, eta honek, fruitu heldu gisa, gizarte armoniatsua, zeinean gizakiak kainaz arrantzan eta gogozkoen zituzketen arteetan arituko baitziren, ez martzialetan, jakina.

        Baina Planetaren Iparralde aberatsera oparotasuna heldu zen, desberdinkiro banatua eta zarrastelkeria lagun zuelarik. Gaur denetik inoiz baino gehiago dago, baina produzitzeko makina bat izardi kostatako Manak gehientsuenei frustrazioa sortzen die; Rolling Stones-ek esana dute: I can't get no satisfaction (...)

        Benetan asearen gizarteruntz al goaz? Azkeneko berrikuntza hau dugu, oparotasunaren gizartetik aisearenera informatizazioari esker igaroko omen gara. Badira urte batzuk beste merkantzia bat eskaintzen ari zaizkigula, inmateriala berau: behar-eza, aisea, karta-zerbitzua duen kontzentrazio-zelaiaren erredukzio filosofiko kaskarra. Telematika, robotika, burotikak gure ordez lan egingo dutela agintzen digute. (...)

        Hemen denetik dago sobera. (...) Espainia Planetako Hamaikagarren Potentzia Industriala da. Petrolio kontsumoan eta potentzia monetarioan hamairugarrena. (...)

        Zer krisis gero? Krisis deitzen dena gora behera (gogoan al duzue?) Espainiaren produzioa azkeneko 15 urteetan urtero % 2,3 hazten jarraitu da bataz beste. Denetik dago gero eta gehiago, egoteko astia ezik.

        Bi espainiar mota daude: lan gehiegi egitera behartzen dituztenak eta lan egiteko aukerarik ematen ez zaienak. Ez batzuek, ez besteek daukate aiseaz gozatzerik, puritanismo produktibistak aisea-bizia-guztien-iturburua kondenatu egiten baitu. (...)

        Programa eta agindurik sinesten ez duenaren eszeptizismoaz, begirune osoz eta inor iraindu gabe, edonoren esku legokeen aise fabrika baterako zenbait formula idaroki genezake: denok lan egin beharko genuke eta lan gutxiago egin, oparotasuna banatu, bizimodu sinplea berrasmatu, eta jakituria orokorra eta lanari gogor egitea eskoletan, lantegietan eta bulegoetan sarrerazi. Honek ekarriko liguke besoak tolestaturik, burgoi, bihotza zabaldurik, mokoa alai eta burua bero genukeela egongo ginatekeen gizartea.

(«Imagen Semanal», 1986/4/6)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.