L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Porrot aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Porrot-4 / Kontra (1990-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Europa y cierra España!

 

José Luis Rodríguez

 

euskaratzailea:

Juan Kruz Igerabide

 

        Libra naza deabruak inoiz ez/beti izatea nahi izan dudan europearraz gaizki hitzegitetik. Eta gaizkilearen eskuzabalak uzten badit, libra naza baita ere europeo hori nitaz dioten espainolarekin (pasaportez eta sustraiez) —asturianoarekin (jaiotzaz eta substantziaz) —andaluzarekin (behin behineko adopzioz) konparatzeko tentazio lotsagabe —alferrikako —kastizo —topiko — garaiz kanpokoan erortzetik. Baina, nahiz eta giroaz hitzegiteko ere gure gizon prestuei "maila europeo" sakratua ahotik erortzen ez bazaie ere itzal mozkor ezjakin batek bakarrik har dezake gaurko europa utopia zibilizatu eta gustagarritzat, urtetako lan eta birmoldaketa latzen ondoren hara iristeko helburu deseagarria asmotzat hartuz.

        Herrialde haurreratuenetako europear gehienen bizitza sufritzen ez dutenek edo urrundik ikusten dutenek bakarrik jotzen dute erakargarritzat eta kalitatezkotzat. Gainera, frustazioak diztira duen oro urrea dela ikusarazten era berean, beren herrialdeetan gosea, tortura sufritzen dutenenekin horixe gertatzen da. Horiei edozer gauza irudi dakieke Bake, Justizia eta Demokrazia, horren faltan dabilenari makil jantzi bat erakargarri gertatzen zaion moduan.

        Eritzi hauek ematen diete ifar-europearrei barbaro zaharren konplexua gainditzeko isladaturik ikusi beharra daukaten irudia, eta kantitatearen erreinuan murgiltzen dira fruizioz. Onura, zoriontasuna dakarrena zenbakarria eta neurgarria da, diru freskoa. Behera konplezutasuna! —kontrola eta manipula ezina— Kanpora ñabardura eta desberdintasunak! —Berdintasuna galerazten duten bekatu elitistak—. Eta gero, beren asetasun autosufizienteetatik, arritu, egiten dira egunetik egunera aspertzeaz, hau arima gaietan, gaurko espertoek beren mintzaira seudozientifikoaz mozorretan dutelarik.

        Zortzi urtetan bizi izan naizen eta aipatu nahi ez dudan herrialde, zein exenplugarri eta akatsik gabekotzat hartua bait da, hiritarren ehunetik berrogeiak, haien expertuen estadistikei jarraiki, ezin du bizitza normalik egin laguntza psikologokorik gabe; hitz batez, guztia ongi joan dadin herrialdea terapia orgia baten pean jarri beharko lukete.

        Nolako harremana dute neurosi horiek Europako zibilizazioren ukaezinezko lorpenekin: (eskubide estatua, askatasun formalak, gainbehera doan kultura orokortua eta zoragarria, garapen zientifiko, tekniko eta zibernetikoa, osasungintza, heziketa eta laguntza soziala guztientzat, e.a.)?

        Pertsonaren lehen helburua zoriona baldin bada, eta hitz handi (Justizia, Bakea, Berdintasuna...) guztien errealitatea egiaztatzeko azken erreferentzia, orduan egungo zibilizazioaren lorpen oro argi horren pean ikusi beharko da: zer nolako zoriontasuna eman dute eta zein preziotan, herrialde aurreratuetan gehiengo batek behar gorri ekonomikoa eta politikoa —erabakiak hartzeko botere falta— eta ia denek, arrazoi bat edo besterengatik, mixeria psikikoa jasaten badute, behartsuak behartsuago egitearen eta beren arazoak beren kabuz konpon ditzaten ez uztearen kontura beren aberastasuna eraiki duten herrialde pribilegiatuetan hau gertatzen bada eta desorekak etengabe gehiagotzen ari badira eta aurrerapen teknologikoa ikaragarria izan arren inor ase ez badago?

        Lorturiko emaitzen eta zoriontasunaren artean kausa-efekto erlaziorik ez dagoen ondorioa atera behar da horretatik. Edo bere kopurua ezik ezer adierazten ez duten indize batzuk ajustatzea lortu nahi ote da bakar bakarrik?

        Lorturiko aurrerapenak pertsona eta gauzenganako botere ahalmena handitu du —beti erosotasuna, zoriontasunaren oinarri beharrezkoa, iristeko aitzaki ideologikoarekin— eta ez da inon nabaritzen —ez lehenengo, ez bigarrengo, eta ez hirugarrengo munduan ere— aurrerapena inorentzat zoriontasun bihurtu denik. Ez dio paradoxa izateari uzten benetako zoriontasun uneak aurrerapen zientifiko eta teknikoen ezer gutxi ikustekorik duten gauzekin esperimentatzeak.

        Aurrerapenak bere kodigo genetikoan itsasirik darama gauzen menperatzea, manipulatzearren, aldaraztearren eta erabilgarri bihurtzearren. Hala ere gizakiak ez lituzke gauza bihurtu behar eta batzuk besteen morroi nahiz nagusi egin, eta guztiak, teorian, askatu behar lituzkeen aurrerapenaren beraren zenbait mekanismoren esklabu bihurtu.

        Nik, tonto honek, ez dut gaitzesten Europak sortu duen eder, on, garbi eta oparokorik ezer. Garaile irten diren herrialdeen urrezko basakeria horren grina ezkutuei diet uko egiten.

        Gure preferentziak adieraztera inork ez gaitzake behartu, baina nik kinka horretan jartzen banaute, nire airea hartzen uzten didan espetxe desorganizatu eta ez eroso bat nahiago dudala diot, oxigenoa kontrolaturik, ezterturik eta garbiturik dagoen kaiola moderno eta eroso bat baino.

        Erremediorik gabe kolera eta izurritearen artean egin beharko ote da bada aukeraketa?

        Muga eta bitarteko oro ezabatuko eta bizi eta pentsatzen duenaren arteko igurtzia erraztuko duen oro aukeratzen dut nik. Mugarik gabeko Europa. Mugarik gabeko mundua. Baina ez dago inongo panazearik, ez eta anaitasun unibertsala bera ere. Hau, agian, eta hainbestetako liburu sakratu batek dioenez, liburu ororen sarrera eta aurrekari den iluntasuna iluntzaren arte nagusi maisutsuan hain urrun eta hain ahantzirik dagoke.

        Mandazainak gara, bide gara, eta bide hori lege fisikoz, kimikoz, biologikoz, soziologikoz, politikoz, ekonomikoz, telurikoz, kosmikoz... egina dago. Bide hori ulertu eta sentitzeko aurrean jar dakigukeen esklabotasun, menpekotasun, behar oro metabolizatzea beharrezkoa da, askatasun bihurtuz, alkimia asimilatzaile horrek besteen askatasuna erraztuko duen ziurtasunaz.

        Entropia baikor konszienteak bakarrik aprobetxa dezake murgiltzen gaituen "ideien haustura" eta "gauzen barneko arraildura". "Zen" maisu bati diszipulo batek hauxe galdetu zion:

        — Zer da Europa?

        Eta honako erantzun deskonzertante hau hartu zuen:

        — Kolore ederreko itsasuntzia, baina ezin da ur gainean egon.

        — Ah! Sumarino bat zela? Urazpiratzen hartu genuen lanarekin!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.