Pott bandaren comunan neskatoaren bisita izan dugu (ezkerrean, kizkurtuta bezala). Aurkezpen fotopotto honetan denok gaude mister Pott, Pottoko, hiruankapott, ispilpott eta beste guztiak.
Pottoko beti bezala kortejatzen hasten da neskatoarengana abiatuz. Beti dabil horrela, guztiz enamorati eta gizarajo. Aspaldi honetan, euskara irakastera ez da behar bezain puntualki ailegatzen, esate baterako, eta denok dakigu euskal irakasle izatea, berez ere, kaltegarririk gabe, oso harriskutsua dela. Eta irakasle enamoratua izatea ia suizida da. Baina ez du ikasi nahi. Guk esaten diogu hau eta bestea, baina alferrik, ez du ikasi nahi. Kasu honetan gainera, sumatzen dugu gauzak ez zaizkiola bide onetik joango, ez dakigu zergatik baina hori, sumatzen dugu.
Jakina! pentsatzen genuena mekaben pott!!!... erakutsi nahi izan nahi ez dugun eszena baten ondoren bere gogortasunagatik ez erakutsi, desestabilizariorik ez eragiteko, noski bada hori, eszena horren ondoren hara nolako kuadroa: Pottoko kristonak esaten Mister Pott.i (makarra, eta horrelakoak) eta neskatoa ia odolustutzen, bueno, horrenbeste ez baina konortea galduta behintzat.
Baina zer da hau ordea?... ez al dago errespetorik edo ze! baina Pottoko, zergatik jarri duk neskatoa nigarretan blai!
Hara!... pentsatzen genuena. Neskatoak Pottokori berehala adierazten dio bere nahiaren izena: Mister Pott. Pottoko pentsakor, baina lasai lasai dagoela dirudi, bai, kalabaza hartu ondoren.
Bandako besteok, ikusten duzuenez, ez diogu geure solidaritatea eskeintzen Pottokori. Eta hor doa, etsita, bataila eman gabe, neskatoak eta besteak beren gauzetan iharduten duten bitartean. Horrela geratuko ote dira gauzak?... ez dakigu, jauna, jauna, hau duk harria, hau!
Horixe! betikoa! dukados bat dagoen tokian, kea. Gaiztakeria dagoen tokian, kastigua. Señor de Arribak Pottoko eraman egin du norabaitera, eta era berean neskatoa ere ba darama. Ikus nola izkutatuz doan, eta ikus baitaere nola gela tikituz eta urrituz doan, nola ilundu den mundua, nola pitzatu diren tenploko zutabeak...
Desastrea burutu da. Eta guk ze kulpa dugu ba? Señor de Arriba... zergatik botatzen diguzu ilundura? Zergatik urritzen duzu comuna? gu al gara apika Pottokoren zaindariak???
|