Mitxelena, euskal intelektualen eredu
Maiatzaren lehen astean eta "Escuela oficial de Idiomas" delakoak antolatutako astean hitzaldi bat eman zuen Luis MItxelena, doctor in excelsis dei, ezagunak. Gu ez ginen bertan egon, baina izan dugu bospasei testiguen bitartez, han esandakoaren berri. Hara honen laburpena:
Mitxel. bla bla, bala bala bla (erdaraz, noski).
Publik. Zenbat dakien, ai ama, adoratzen zaitugu arbola santua...
Mitxel. bla bla,... eta gainera, ze euskara dabil hortikan. Adibidez, B. Atxagak liburu bat atera du, "Zergatik bai"... jaunak! ze euskara da hori, nora goaz, ez dago deretxorik, no te parece Martin Mateo, querido lagunchu, gaudeamus igitur.
Martintxo. No me extraña, queridisimo Luis, ese tipo ya era un alumno desastroso en Derecho Administrativo...
Publik. Ze intelektual puskak...
Inork ez zion galdetu baina esan egin behar. Ezagutzen ez duten liburu bat, eta bere egilea, iraindu egin behar publiko erdaldun baten aurrean, ezer konprobatzerik ezin duen jende baten aurrean. Zein majaderoa!
Alde batetik, "Zergatik bai" Koldo Izagirreren lana da, eta ez Bernardorena.
Baina eta bereziki nobelatxo edo dena dela hori irakurri duen guztiak ondo asko dakienez, titulu hori propio, borondatez, ipinita dago, zeren ume euskaldun erdaldundu baten hizkera jasotzen baita liburu horretan; eta Errederiko umeak "zergatik egin duzu hori" galdetzean, "zergatik bai" erantzuten baitute. Ariketa estilistiko bat da, nahiko katxondoa, eta hemen bilatu behar da barbarismo horren zergatia.
Malaje, ez diagu hire panparroikeria soportatzen.
|