Maiatzean amaitu bi poema
(bat kantatzekoa)
Bernardo Atxaga
1.
kamamila edanez ere egin nezake esaera luze bat adibidez
setiatua in the beautiful morning of Bilbao
gauaren setio apika krudelagotik ihes edota
lehen argiau ere ez da murraila trasparente bat baino
esan nezake lokutore batek-of burua behera bota du gaur
mikrofonoak kobra bat bailitz egiten ziolako txistu
eta erantzun nezake ni naiz diasporaren ontzi nekatua
ene oroimenean bizi da sakabanatze guztien kopia bat, yeah
Orain dela anitz denbora (orduclanik, esan nezake,
bost hibai pasa dira clepsydran barrena)
Micenasko palazioan JAUSI berdintzearekin batera
sasoi ilun bat hasi zen Greziaren bizitzan
anpoloi ustelez bete ziren haurren belarriak
bere zeramikak hauskorrak bezain-of
kartografoen mapetako lur hipotetikoetan galdu ziren
milaka nekazari, eta itsaso birjinetan gaixotu
orain nigan dago haien oinaze eta avitaminosis guztia
esan nezake baitaere suge bat izkutatzen da sagarrean
esan nezake zenbat eraztun zilarreztatu ene bihotzean
esan nezake neguaren haizea aditzera ematen da zoroki
ormetako orrialde publizitarien zarpailak of astinduz
2.
esploradore nekatu batek zer ikus lezake
tristeziaren metro kuadratu baten mugetan
limoiondoz inguraturiko kaminoak ezpadira
zer ikus lezake ardo perfumeko muinoak eta
eskifaia eroek gidatu untzi gorriak salbu
ikus lezake apika kristalezko irla batzuk
urre edo zilarrezko ziutate bat goizaldean
ikus lezazke suge erraldoiak, tigreak eta
bale urdinak ozeano epel batetan murgiltzen
ikus lezake bi emakume soineko laranjatsuaz
eguzkiak sututako orma baten ondoan eserita
ikus lezazke egun berreskura ezin guzti hoik
txori imajinarioen multzokada lez pa(u)satzen
oharra: eskifaia, tripulazionea
|