Xetienbre Nero
Gure herriagatik
zerbait egitera,
kondenaturik jaio geranok,
ezkutatzen ez duzutenak
begiak lehio atzeetan
Thor eta Odinetik
deituak izanak
goizero
jaitsi egiten den behia bezala.
Klorofila hatsa
zuen eztarrietatik
beti darizue,
dentrifiko
Aleman, Ingles edo Frantses hori
parkearen estalkian
zuen maiteinorekin exertzen zeraterean
irriparrez aho beteka,
mespretxurik
ez duela behar
galantkeria
erakusten,
perfume sufiziente hoiekin
ornitzen beti zuen txaketak,
galtzetaraino beti
zerbait
irixten dela
eta kaspa apur bat
amerikanaren lepoan,
noizbait ere marihuana dastatu
duzuela,
gaueko ordu infinitoetan,
Pinck Floyd edo Benito Lertxundi
entzuten,
Sekolan, nere etxera, ama eta katuarekin afaltzera etorri ez zeratenak,
baina edozein egunean
Errestaurante batetan gonbidatzen duzutenak,
eta Rock konzertu bat
behin bakarra entzun dezutela,
zurrunkaka eta erdi lo gaueko hamabietan,
bederatzi milimetrotakoa bere zorroan
briloa ateratzen gauetan
jendea
hinko kaioak
kaleetatik paseatzen.
2-3-79
(Goizeko 5 1/4 gutxitan)
|