L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott bandaren praka (1979-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Lazaro edo berriro birbiztutako denbora

 

Julian de Juan B.

 

        Marcel Duchamp-ek erantzun zion André Breton-i Jainkoaren izateari buruzko inkesta batean: «Ikerketa hutsune osoa arlo honetan», eta ondoren, edozelan ere garrantzitsua sinistea, fede izatea, zela azaltzen zuen.

        Jorge Luis Borges-ek, kordialki gorrotatzen gaitun idazle honek («beste Borges»-ak sakonki maite gaituela esan nahi du honek), bere «Oro de Tigres» liburuan azaltzen du hizkuntza bat tradizio bat dela, errealitatea sentitzeko era bat, ez sinbolo sistema arbitrario bat.

        Eta beste ni minuskulo hoik, Klee, Ball, Kafka, Melville, Hesse deitzen direnak, erlijiosoak beren buruen gainetik, Demian-entzako prologoaren azken esaldi haretan laburtzen dute beren testamentua: Batak besteari elkar ulertu dezaiokegu; baina interpretatu bakoitzak bere buruarekin bakarrik egin dezake.

        Ez naiz dogmatizatze profetiko baten aldekoa, baina Txillida, Larrea, Mendiburu, edo Ipousteguy-ren eskulturan substratu komun bat dago, batera mistiko eta mitiko (ez profetikoa) Leaders et enfants nues-ko esaldi haretan laburtzen dena: «Pistola bala batek bere traiektoria ibiltzen tardatzen duen denbora irauten du. 37 horrialdetik jaurtita, su kolpea 70 horrialdean hedatzen da eta bere suntsidura lana 137 horrialdean betetzen da».

        Literatura, azken baten berrerdietsitako haurtzaroa bada, pintura islada bat bada, zinema denboraren artea hada, eskultura eskuen artea da, artisauen errekuperapena, gizonaren mailako lan teknologikoarena.

 

                «Ikusten duzun begia ez da begi

                zuk ikusteagatik,

                ikusten zaitulako da begi».

 

                                    (Antonio Machado)

 

                «Durango zapuztuan,

                gosez, beldurrez, hotzez,

                bere gudari ederrek

                arraza antzu loretan, tristura eta malkoak

                bakarrik eman bait zituzten».

                                     (Luis Cernuda)

 

        Edo bere Beautiful Losers-ko 30 horrialde haretan Leonard Cohen-ek adierazten du: «Euskaldunen artean fusilatua izatea nahi izan nuen, forma sakratua frankist tropen aurka borroka-zelaira eramateko».

        Epigono, salatari, oroitzapen eta testamentu faltsu eta egiazkoren garai honetan, André Malraux izan zen jaun horrek bere esperantzazko tamaina eta txikia utzi zigun: prologo bat, bere ezezagunena, Bernanos-en Diario de un Cura de Aldea-ri eskainia, bere ondorioak DENA DA GRAZIA delakoak direlarik.

        Larreak Kristoa hustu du, bere obra Jesus lurreko herri guztietarako birbiztu dela eta gure artean bizi dela erakutsi du. Iadanik esaten zuen Welles-ek: «Edozein obra da ona, kreatu duen gizona espresatzen duen neurrian», edo Mallarmé-k esan zuenean: «Ezer ezaren ondoren, garbitasunaren gaztelua».

        Barka nazazue texto hau zita apokalipsis bezala idaztea, baina ez du beste erara egitea kontraeusten eta Cesar Miro-ren Fedra entre los Vascos obrako amaierarekin bukatuko dut:

        «Abenduak 30.

        Mirakulua ia nehork sinisten ez zuenean bihurtu da txalupa. Heriotzak ez du nire aita errezibitu nahi izan. Besarkatu nuen eta bere harrizko masaila sentitu nuen ene aurpegian. Fantasma prozesio horretan itzultzean ezin nezakeen nire gorputz beraren grabitazioa ere jasan. Bera gurekin etori zen eta berriro ikusi nuen estraina eta urruntzen. Egun hauetan bizi izan duguna nahi dut aztertu, eta ez ditu azalpen logikoak aurkitzen. Batzen gintuen korronte subterraneoa galdu da baina ezer ere ez da arruntera itzuli. Nahiago dut heurekin elkar ez ulertzea; nahiago dut ez ikertzea. Zergatik ez dut Ismena eta Ikariak bezala negar egin? Zer materia herragarriz nago egina? Galdera hauk ere ez nenkizkien erantzuten. Iadanik ez dago ezertarako erantzunik. Eta, ostera, itzulerak izan duen oihartzunak herria ikaratu du. Bera ere hunkipen horrengandik sentigabe dirudi. Bere irudi desbaido eta bakarra kare horma garai baten kontra dakusat. Ez dut bere abotsa nolakoa zen oroitzen, nolakoa zen bere larrialdia txalupa horrek zerralde baten tankera zuenean. Orein eraso baten antsiarekin arineketan egin dut harrien mugaraino ene ezereztatzea itsasoren aurrez aurre babesteko. Itsasoak bakarrik itzul nezazke galdutako abotsak. Nire galdera obsesionatuak errepikatu ditut. Baina uhain garaiak hazten direnean, Kantabrikoa zutik ipintzen den unean, altxatzen dena nire aitaren aurpegia da nire aitaren begi sarkorrak. Ezin daiteke, ilunbetik eguzkitara irteeran bezala itsutzen eta zauritzen duen aurpegi hori behatu. Oskorri orduan horizontean hodei formazioetan aurkituko dut bere soslaia, harrien aristetan egonen da bere betondo latza, beste gizonen aurpegian. Eta egin ez dudan delituak betirako pozointzen, deusean betirako hondatzen jarraituko nau. Itzuli nahi dut eta ez dakit nora. Itsasora begiratzen dut berriro eta handik sortzen dira euskorrak aurpegia, salhakuntza, sententzia. Nire eskuak krimen ulergaitzen estigmarekin lohituak daude eta haur triste abandonatu bat hil da sakonki ene bihotzean.»

        Errepikatzen dut: birbiztu da.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.