egunen bateko alabari
eguzkiaren zazpigarren gelaraino haraman zubiak
zutik dirau ispiluzko etzaleku horian
ez dun negarrik egiten
heriotzaren seme-alaben hilobietako hauts gainetan
ez haiz arratseko haize burrunbadak
lurperaturiko izpia izanen
zabaltzen ditun sareak beirazko mozorroak hurbiltzean
eta erreparatzen haiz hegal azkarretaz
aurreko oihanetan izen bat brodatzen
izenik gabeko zirkuluak deskribatzen
ez haiz uhinek urrezturiko gizakia baizik
eta uzta berrantkorraren emaitza ene eskuen anguloetan
emekiro bizi haiz amapolez ezabaturiko zelai batetan
gaur intxaur zaharrak jango dizkinagu
oinak ohe garden ertzetik eskegita
orduen isladak ispilu konkaboen hizkerara berdindurik
|