L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lan literario laburrak—

 

Azrat Azrat

 

Maripi Solbes

 

Azrat exerita dago, zuria den aulkitxo batetan, uhin urdin batzuk ornatzen dute parte zabalena, eta han urdina, zuria eta egurrezko superfiziea batzen diren mugan kokatzen du Azratek bere baffnilazko oina.

        Bileizten ditu bere aragiak, edadeak ematen dion ilun toke horrekin, mardulak oraindik. Lehenengo bere urrezko koilarea, non munduko sorrera eta Apokalipsia dibujatuak dauden, bularraren erdiraino zinzilikatzen diona azkatzen du, eta ezjestu batetan lurreratzen du. Gero soina beti beltza leporatzen du, eta adatsa soinekoaren barrendik sartuz, pasatzen du xortetan dagoen ileatik eta lehen baino indar haundiagoarekin lurrean uzten du.

        Bileizita, perfume, olio, unguento, eta amets guztiak dauden apalera bideratzen da, eta handik hartzen du, unguento gorria, perfume berdea, hiru zapi zuri eta inkonsistentzia duen asmoa. Gaur egingo du purifikazioa, sakrifiziorako gorputz guztia lanbrotuta edukitzeko. Anazut'i eskeiniko dio bideratu diezaion gero malkoen jardinetik, ehun eta zazpi eunukoen paradisora.

        Gelak trapezioaren forma dauka, eguzkiak topo egiten du balkoi luzearen pare dagoen pareta zabalagoaren kontra, ispiluz ornituta. Handik sortzen diren dirdirak, luminositate berezi bat ematen diote urez estalita dagoen lauki zuriari, harrizkoa da, baina pinturak sasi metalite hotz eta koloreztatu bat dibujatzen dio. Kortina luzeak, zuritatea inoiz euki ez dutenak beti zuria baino uhin batzu okreago izan bait dira, marra berde ez zuzen batekin ertzean, haizearen urratsa pixka bat nabaritzen dute eta orraztu egiten dira.

        Zilarrezko gerezitze bat dago ixkin batetan, Azrat'ek han kokatzen du lepotik daukan foularra, emagaldu batek bere gelan poliki, azkenean bakarrik geratu denean, hartu eta bere kolorez betetako lepoinguruko zapia kentzen duen moduan, doinu gutural batzuk egiten ditu, eta bere eskuekin miatzen, itsumustuka, harrizko habei eutsiz, argiruntz joaten da.

        Han Cezanne'k zekusana, pintatzen hasi baina une bat lehenago, (gero ezin bait zuen bereiztu irudia eta imajinaren artean) azaltzen da. Arbolak bata bestearekin besarkatzen dira, eta urdin, more eta berdeen artean galtzen dira. Tarteetan asma zezakeen zeru ilundu bat izan nahi duen zerbait, eta hilargia difuminatua gau guztiari bere argiarekin eutsiz.

        Ondoko palazioaren urrezko dorrea, nabaritzen da ezkerrean, nahiz eta bera lo hartu nahi eta arbolen ohean eskutatu.

        Azrat murgildu egiten da uretan, gorputz berdineko tenperatura dauka, eta han sentitzen du ez dagoela agresiorik inguruarekin, entzuten ditu bere proak nola irekitzen diren, eta nola Anazut'i egin behar dion opariari esker bere ízate guztia arresten hasten den geometrikoki, lerroak, laukiak, triangeluak, kurbak, angelu zorrotzak, oszilazio kadenziosozko uhinak, uhin basatiak jarraitzen dira kolore garbienetan marraztuak. Bibolinen eta flauta batzuen musika entzuten du eta itxurez, lo bezala geratzen da.

        Bere adatsa horia, uhinen qainean dago, aparra iritxi gabe bere magalean gordetzera. Gero altxatzen da Lazaro'k egin zuen bezala horren beste maite zioten bere arrebak Marta eta Maria eskatu ziotenean, kasurik eman gabe ia, toalla zuri luze bat hartzen du azala igurtziz zeharkatzen zentimetro bakoitza.

        Ispiluaren aurrean, esku bileiziekin inguratzen du oinetik hasita direkzio guztietan bere izana, perfumearekin bustitzen du, eta gero haragia pintzatzen hasten da.

        Odola kolpatzen da nonnahi, eta azala kanelazkoagoa jartzen da, etzan egiten da eta "bonne et longue vie" elixirretan (Azrat'en hizkuntzan "nau tana svzir" deitzen zaiona) ahanzten da.

        Koilarea bakarrik janzten du, eskaileratik bere urrats ixilduetan jetsiz. Burnizko ate zuria zabalita dago eta Azrat'ek ba daki gaur Anazut'en mundura dijoala, ba daki ere ez itzultzekoa izaten dela bidea, baina hori ez dio ajola.        Koilaretik zintzilik darama labain hestu bat, hilargiaruntz joango da, eta han gaur gabean izar bat odoleztatuko du, heizako fruitua eramango du izarrik ez duen malkoen jardinera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.