L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pott aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pott tropikala (1980-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

—Lan literario laburrak—

 

Ipuia

 

Hibaikoa

 

ba zen garaia gure gaztaroko ixtorio izkutu erdi-ahaztuak denon gogoetara ateratzeko, zeren hau ere oso osorik dugu bizi eta. askok, kontakizun hauek betiko lurperatuak zirelakotan ihardungo dute, eta beraien kontzientzia, hau inoiz izan badute, lasaiturik gizonez andre ihardungo dute zabaltzen haragi-bekatuaren kalteak eta birjinitatearen alabantza gorenak. baina nik neuk ez dut gordeko, nola gure gaztaroan, garai llabur baina xarmant batez, halako ihardun haragitsuetan saiatzen ginen kontent eta pasionalki, ez kontzientziarik, ez jainkorik ez baitzegoen, gure buruetan, bederen. baina albora ditzagun hitz hauskorrak, ez-iraunkorrak, eta mundu pernizios hori nola eskuratu genuen konta diezazuegun.

        maiatzeko egun arruntak ziren, eguzkiak ez zuen lainorik aurrean eta haizeak, vietnameko gerra ahazturik eta debako zentrale nuklearraren proiektua galdurik, epel epelki jotzen zituen gure gazte ametsak eta ezametsak, berauek pizten eta berpizten. beleek bukatutzat zituzten eman beraien ikasketa saioak eta landetan eta pinudietan zehar udaberri usainak dena hornitzen zuen krudelki, geure buruak desioz gehiago gorituz. iluntzen ari zen, zenbatetan eta zenbatetarainoko desiaturiko iluntzea!, eta guk bururaturiko plana aurrera zihoan oztopo gehiegirik gabe. amaia eta txaro ere gurekin zetozen. horiek gu baino goriago zeudek. eta joxeren hitzak entzuterakoan denok amesten, desiatzen eta espero genuen, arras espero genuen, unea ailegatua zela ulertu nuen.

        eta guzti hau, goiuriko bidean, iurretako kanposantua pasatu eta eskubitara. inoiz ahaztu ezingo dudan iharduna. amaiaren titiak ukituz bat bateko desio ilunek irristatzen zuten nire azala eta erkainez bere sexua leunki igurtzen ari nintzen, bizkar zabala nire ezpainekin musuez josi nuen eta bere izterrak nire ahurrez narrazten nituenean, nire mihia bere ahotik atera eraziz estal nezan eskatu zidan. ezarrak hire zakila nire baitan. sar iezadak kikirrio barruko muinetaraino. apalki. gogorki. hire zakilaren handitasun goria sentitzea eta bizitzea nahi diat eta. barruratu niolarik, erritmo gozoz, nire zentzumen oro zorabiatu beharrean, dantza tabu kosmikoaz ihardun zuen nire txistua bere higidura trebetsuez xurgatzen zuelarik. izorra nazak. indar bortitzez... izorra nazak... horrela... izorra nazak... bion intzirinak eta arnas-hestuak bigunduz zihoazen, abiada motelean, zakila atera eta astindu egin nuen izugarrizko musua eta laztanak nireganatzen nituelarik, besarkatu egin nuen. eta honela amorioa egiten ninderraion...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.