Nork maite du Virginia Woolf?
Iñaki Iñurrieta
("Diario de una escritora: Virginia Woolf", Ed. Lumen, 1.981)
Joan den azaroan agertu da liburudendetara Virginia Woolfen Egunkaria. Leonard Woolf senar zuenak sarreran dioen bezala, ez da egunkari osoa, zati hautatu batzuk baizik, literaturaren inguruan idatziak, hain zuzen. Ikuspegi partzial hau betiere kontutan izan behar den arren, ezin ukatu Virginia Woolf emakume eta idazleaz argi gehiago egiten digula. Batez ere, literaturgintza literaturgilearen baitatik ikusia interesgarri zaigunoi.
"Se me ha ocurrido que aquello que deseo hacer es saturar todos los átomos. Con ello quiero decir eliminar todo lo que sea desperdicio, materia muerta, realidad superflua; y dar el momento íntegro con todo aquello que contiene. Supongamos que el momento es una combinación de pensamiento; sensación; la voz del mar. El desperdicio y la muerte preceden de incluir cosas que no pertenecen al momento; la aterradora actividad narrativa de los realistas; ese pasar del almuerzo a la cena; esto ez falso, irreal, simple convencionalismo. ¿Porqué admitir en la literatura algo que no sea poesía, y por poesía quiero decir saturado?" (192. o.)
Honela mintzatzen denean, 1928ko azaroaren 28an, Virginia Woolf "Las olas" idazten ari da. Nobela honetan, 1919an "El cuarto de Jacob"-ekin hasi eta "La señora Dalloway" eta "Al faro"-n urratu bidea burutzen du. Argi eta garbi ageri da hitzotan une horretan literaturaz duen konzepzioa. Baita garaiko joera errealisten aurrean hartzen duen jarrera ere. Arnold Bennett eta horrelako nobelagileen errealismoa gaindituz, beste bide batzuk esploratzeari ekiten dio. Azaleko errealitatearen azpitik beste errealitate maila bat atzematen du. Aipatu nobelek osatzen duten prozesuan zehar, errealitate sakon hori izango du objetutzat haren literaturgintzak. Pasadizuak, gertakizunek, ez dute garrantzirik berez; kontzientzien islada hutsak dira. "Las olas"en azken gradora eramana hau: denboraren iragana ematen zaigu, sei kontzientziaren jarioaren bidez. Baina Virginia Woolfen helburua ez da kontzientzia jario hori pertsonen baitan ematen den erara ematea, berproduzitzea (izan ere, posible al da hau?). Beste zerbait nahi du: kategoria poetiko batera jaso, eta hortixek sinplifikatze, selekzionatze, kimatze lana. Errealitatearen eta fikzioaren arteko erlazioa beste maila batera eramaten du.
Alabaina, ondorengo urteetan errealitate maila desberdinak (bi baino gehiago dagoeneko) osotasun batean integratzeari ekingo dio. Haribide honen buruan, azken nobela, "entre actos", egilea hil ondoren argitaratua, 1941an. Obra honetan, pertsonaiak kanpotik eta barrutik ikusiak daude: egiteak, elkarrizketak, heuren arteko harremanak ageri zaizkigu, baina aldi berean heuren baitan sortzen diren inpresio, buruko, gutizia iheskorra; azaleko eta sakoneko errealitatea elkarrekin trabaturik, beraz. Baina hauez gainera fikzioz kanpoko errealitateak ere badu sartzerik nobela honetan. Bigarren Munduko Gerraren urteak dira, eta fikzioan ageri diren abio horiek, pertsonaia guztien gainetik, halako alderdi sinbolikoa gehitzen dioten.
Bestalde, errealitatearen tratamendu honekin batera, jeneroen arazoa dago. Virginiak oro poesia bihurtu nahi duela dioenean, jeneroen integratzeaz ari dela derizkiot. Azken nobelan denetarik daukagu: narrazioa (nobelaren hari xumea); drama (hari horren barnean antzesten den obra); lirika (pertsonaia baten baitan, Lisarenean, sortzen zaizkion bertsoak).
Kritikak nahiko eszeptikoki hartu zuen gehieneten haren obra. Izan ere,
Blomsburyko taldea pertsonaia eszentriko batzuez osatua baitzegoen, tipo arraroez (Virginiaz gainera, Clive Bell, Lytton Strchey, John Maynard Keynes, eta beste zenbait). Egunkarian aski garbi azaltzen da zenbatetaraino ukitzen zuten Virginia kritika hauek, haren larrimin eta kezkak liburu bakoitza agertu ondoren sortaraz zitzakeen erreakzioen zain. Hala ere, ez zuen etsi, eta bere bideari estu atxeki zitzaion. Unerik txarrenetan ere, zalantzak bihotza ausikitzen zionean bere baitatik indarrak ateratzen saiatuko da:
"Yo soy yo; y debo seguir mi senda, y no otra. Esta es la única justificación de mi literatura, de mi vida". (478 o.)
Bere bideari jarraitzeko apostu honetan dena jokatuko du, bizi osoa. Lehen kolpetik nobela hauek hotzak, intelektualegiak irudituko zaizkio bat baino gehiagori; perzepzioak, emozioak, oso elaboratuak, perfektoki emanak daude, forma azken graduraino landua. Horretxegatik dateke interesgarriagoa Egunkari hau, buruz eta bihotzez, haragiz eta odolez, pertsonaren ahalmen guztiez eginak daudela erakusten baitu.
1913an Virginia Woolfek lehen suizidio saioa egin zuen. 1941an bere buruaz beste egitea lortu zuen. Bi urte horien artean eman zigun bere obra osoa. Bizitzarekin izan zuen borroka luze horretan, literatura izan zuen euskarri. Errrealitate arrotz zakarra bere neurritara erakarri nahi izan zuen, literatura zela bide. Gauzei izena ematea zen haiek menderatzeko bide bakarra. Hauxe dio Egunkaria ixten duen esaldiak, hil baino hogei egun lehenago idatzia:
"Creo que realmente es verdad que una adquiere cierto dominio sobre la carne de salchichón y sobre el róbalo, por el medio de hacerlos constar por escrito". (484 o.)
|