Mikel Antza
poema baten gezurretik sortuko bazindut
ez zenidake eskertuko
laino galdua izango nintzateke zuretzat
piskanaka ausnartuko zenukeen bruma tristea
horregatik, baldosen, jendeen ekaitzean
bilatzen dizkizut zapata TXURIAK
nahiz eta telefono hotsak aurretik
zitatu zaituen nirekin
ozeano berdearen (h)ondoko haitz horian
Ausentzia
uztailetik uztailera dijoan bidean (garidiak)
usteldu, berdetu eta horitu (garidiak) dira.
zaintzen espresioa toldorik gabeko hondartzetan,
palmondo negartien alboan izkribatzen du poesiak,
estatua eta poesia, poeta hilen mundu apokaliptikoan
(agian Poe.ren busto bat kakaztuko du beleak).
eta itsaso horiaren hertzean amapola bat
beleen barku beltzei faruak pizten,
eta itzaltzen gure ilargiaren argi berreskuraezinean,
maindire eta whisky tarteko intimitaterantz.
|