Eneko Olasagasti
Hiriko Antzerkiaren aurrean
Maitaleen ontziak sutan daude,
gogoetak erretzen, eta zait mundua axola.
Gaueko lehen argiak, kotxeen begiak,
galipotez hornitutako alfonbra honen gainean,
sentimendua bezain lirain, maitasunaren zutabea(k)
bi luma eutsi nahiean.
Lumak, zure besarkadak ihes egin dit,
poema honek
zigarroaren hautsak bezala,
eta zikintzen dizkit hatzak.
Beste bat pizten dut.
Bi urte hauen erresuma zaila zait
ahanztea ere bainan
ez ditut poema hau berria balitz azaltzeko irudiak;
zure itzala soinean sentitzen, iluntasunean,
alai ezin besterik
bururatzen zait only time is time
... amodioa ... batzutan ere.
hainbeste errepikatu ditudan hitzak
ezin ditut gaur idatzi
ezin dut kasi, poema hau bukatu ere,
gaurtik aurrera amodiozko poemak soilik
idatzi ditzaket,
eta izen bat...
|