El Lizenziao Zalakain
"Omea:
Behin bazen antzerki talde bat, urteoro jai garaian herrira etortzen zena. Lehenik taldea multzo handi bat zen, beltzez jantzitako zuzendari bat zuelarik. Baina inork ez daki zein arrazoirengatik, taldearen antzerkilari kopurua urtez urte gutxituz hasi zen (urteoro beraren osagai bat hiltzen zen beste berri bat ezin eskuratuz).
Taldea osorik ikusi ahal izan zuten herrira etorri zen lehenengo aldian. Hain handia zenez gero hamaika urte pasa arte, ez zen herriko jendea gutxiketaz konturatu eta orduan zerbait susmatu egin zuten bakarrik. Beste hamaika urte iraganda, herritarrek garbi ikusi zuten: gero eta antzerkilari gutxiago. Beste hamaika urte gehiago pasatu eta, garbiago ikusi zituzten taldeari gertatutako galera.
Hala ere, nahiz eta antzerkilari kopurua gero eta urriago izan, taldea urteoro herrira etortzen zen, behin ere hutsik egiten ez zuela. Baina heldu zen denen gogoan zegoen urtea, bat bakarrik etorriko zen urtea, alegia. Eta hala gertatu zen, zuzendaria ageri zen soilki. Herritar batek galdetu zion zergatik etortzen zen laguntzailerik ez zuela jakinik:
Mimo bat besterik ez naiz, erantzun zuen.
Antzezpena bukatuz gero, azken agurra eman eta alde egin zuen.
Ez zen berriro azaldu".
|