Gorka Setien
Mila aldiz
gogoratzen naiz
eta
hamar mila aldiz entzun
milioika segunduak
ez direla debalde pasatzen
bainan
erraza da
kristaletako tantoekin
denbora luzez liluratzea.
galtzen den guztia
eta ikasitakoa
izango ote
zauri bat irrifarrean
harrikada sentimendura
atzoko aztarnen hondartzan
gelditzen den luma arin hura...
gogoratzen naiz,
gordeak dauzkat
milioika segunduak
hemen.
|