L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-6 (1982-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Gatza eta berenjena eta gatza

 

Mantala Zenbakia 414

 

Ipuin honek manipulaziotaz hitz egin nahi luke, baina ez harritu, ez naiz dezimononikoki politikaz arituko.

        Pentsa ezazue gatza'n.

        Beirezko anderea. Ba daki danetaz. Bere lana berenjena gizon-herria informatzea da.

        Baina eta egiz hau idaztera bultzatu nauen bizikera, Garagar'en Txantilo topatzea izan da. Mahaiaz mahai. Batetan 2 gizakiei esplikazioak ematen, bestetan andre 2 bera aditzen, eta gogoratzen dudan azkenean, bi neskei bere abotz finez azalpenak ematen.

* * *

        Baina gatza, ez da berenjena kide. Eta berenjena auskalo.

        Gatzak askazalak jatea maite du. Baina ondo tintaturik azaltzen ditu beti berenjenaren aurrean. Bere sekretotxoa da.

        Horrela azaltzen da gatza gau eta egunez eta keinuak egiten dizkie berenjenatarrei bere esku goxoez.

        Berenjenatar batzuk, zerbait egiten duela gatzak bere askazalez diote; jan edo. Baina gehienetan ez dute horrelako sinplekerietan pensatzeko denborarik hartzen.

        Gatzak ale asko ditu, eta horrela banantzen da, behar duen leku guztietara ailegatzeko.

        Eta segun eta nondik jotzen dion argiak, zipriztin ezberdinak ateratzen ditu. Ortzadarrak beraiekin aide haundirik baduela.

        Baina hain da polita! Eta ez dago hitzik sobran jarri beharrik deskribatzeko. Eta pensatzeko hain gozagarria bezain aspergarria azal ditekela (azaletik, noski).

        Gizakumeak bere jolasetan ere maite dute, Coca-Cola edozein spray'a baino gehiago.

        Eta aspaldin ez bezala, aginsakatzaileak dira gizartebizimoduaren nagusiak.

        Eta berenjenatarrak ez dute ezer berezia sentitzen*, ezin baita halakorik izan gatza'k ingurugiro sortzen duen konfindantza.**

        Gatza'k bere aldetik, gero eta ale gardenago eta mardulago lortzen ditu. hala dio behintzat bere zoroero autoudaberritar propaganda kanpainian.

        Eta ugaritasunak dakarkigu aukera demokraziak dioenez, eta aukerak produkzioaren apurrak (Eta produkzioa, nahiz zabal, eremu edo landa bakhana dugu). Beraz, gatzare'n eskeintzan ez gara lasai sentitzen, infinito diren eremuetan, baten gorpuzten eta soilik gure aukera ahala.

        Zorion dezagun, bat, bakarra, haundia den kristala.

        Gu ez gaitun Asterix'en fan'ak***.

 

        * arrazionala esango genuke guk.

        ** sasi konfidantza gure esakeran.

        *** zaleak = aficionados.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.