Otoitzaren efikatzia
Casey Motsisi
euskaratzailea: Xabier Montoia
Dam mozkorra deitzen zuten.
Atsoek ez dute esan nahi zenbat urte zuen,
Inork ez daki nontarra zen baina denek
Dam mozkorra deitzen zuten.
Mozkorra zen baina agian bere izena ez zen benetan Dam.
Batek daki, Sam ere izan zitekeen.
Baina zergatik arduratu, hilik dago, Dam gizarajoa.
Txiro-hileta egin zioten, egin ere.
Zulo batetara bota zuten, mozkorraldi eternalean atseden har zezan.
Nolabait, zaharrak pozik dira Dam mozkorra hila egoteaz.
Ikaragarria!
Umeentzat eragin txarrekoa zela diote.
Baina umeak triste daude Dam mozkorra iada ez dagoela-eta.
Haurrek ez dute gehiago bere soinu
Kolpatutik zerion musikaz jolastuko.
Edo berak kondatzen zituen istorioak entzungo.
Denak jarraitu zitzaizkion pobre-zulo horretara.
Nola miresten zuten umeek Dam mozkorra!
Bera goizegi zahartu zen haietako bat zen.
«Dam mozkorra bezalakoa izango naiz!»
Esan zien gurasoei neskato batek
Gau hotz batean, inarrontzi lozorrotsu baten inguruan bilduta.
Gurasoek elkar begiratu eta beren begiek otoitz egin zuten.
«Jainko ahalguztiduna, salbatu gure Sallytxo!»
Jainkoak beren otoitza entzun zuen.
Haien Sally salbatu zuen.
Otoitza. Mirakuluak egin ditzake.
Sally adina bilakatzeko hazi egin zen.
|