Jana bikotearentzat
M. Pascal Gwala
Ez zen ezkontzara joan
elizara.
Zergatik itaundu nion.
«Hi, nere anaia Sitha duk», hasi zen.
«Hiru urtez limurtu zian.
Lau urtetan serio ibili hituen.
Haserretu hituen, bera Jo'burgera joan huen.
Eta harekin zer ikusirik ez zuela eduki nahi zin egin zian.
Neska itxurosoagorik ba omen zegoen han
Zer huen hura neskazahar bat baino?
Kanpoan izan huen bost urtez.
Gaur goizean ezkontzera zihoala entzun arte
bere irakasle izandako batekin
bere aurkako haundienarekin.
Bart itzuli duk, zurbila.
Eta sekulako alukeria egin dik
gaur goizean. Bere burua urkatu
komunean.»
|