L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-26 (1990-uztaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Arrotza

 

Inaki Irazabalbeitia

 

Eguzkia zerulurren jaun eta jabe zen uda bukaerako egun epel hartan. Hodeirik ere ez zegoen ia, zerrenda txuri, mehe eta bakan batzuk izan ezik. Atso distiratsuak eguneroko ibilbide monotonoa egina zuen ia. Aurk, horizonteko mailoen atzean ezkutatuz adio egingo zion denboraren hasieran jatorria zuen katearen azken katenmailari. Oskorriaren lehenengoko zertzeladak gorritzen hasiak ziren ortzea jadanik. Haize leun epelak, zoragarritzat aurresan zitekeen ilunabar hura harrotu nahi ez zuela zirudien. olatuak, plas kasik entzunezinez, hondartz ertzean hil egiten ziren. Itsaso barean izpilu-itxurako gainazalean eguzkiaren izpiak gomatzen ziren kolore moreko isladak sortuaz.

        Pake eternalaren adibiderik bilatu nahi bada, arratsalde hura ez zegoen hartatik oso urrun.

        Zahara, hondar berotsuaren magalean, luze-luze zetzan erdi lo, erdi ernai. Bere azal leunaz gutiziaz zurgatzen zituen izkutatzear zegoen eguzkuriaren azken izpi beroak. Piskanaka piskanaka, mugimendu igergaitzez, jarreraz aldatzen zuen eta bere larruazalaren zati berriak erakusten zizikion egunaren jaunari. Muskulu hau luzatuz eta beste hura uzkurtuz, hara eramanda eta hona ekarrita, gorputzaren milimetro karratu guztiak ziklikoki erakusten zizkion espaziotik iritsitako epeltasun guratsuari.

        Agerian jarritako azal-puxka berriek plazerezko ikarak sortzen zizkioten, zirrara bateaz garunaren sakoneraino heltzen zirenak. Zentzazio-uholde gustagarri kontolatugabeaz asetzen ari zen! Orgasmoaren atalasea ez zegoen urruti. Zaharak setitzen zuen gailurraren gertutasunak desioa areagotu zion. "Hau uda ederra izan duguna'' pentsamendua burutik pasa zitzaion zirt-zart batean, bukatzear zegoeneko burutazio iluna urruntzen saiatzen zen bitartean.

        Eguzkia horitzeko tontorrik altuena lamikatzen hasi zen une beretsuan, gailurreraino iritsi zen Zahara. Plazerezko eztandan murgildurik, itorik kasik, ez zuen deus sentitu, instant batez. Ia pisurik gabeko luma arinen moduan airean flotatzen somatu zuen bere burua. Une berean, ingurugiroa osotasunean kaptatzeko, bere detailerik xumeenean ere, eta goztzeko gai zenaz ohartu zen. Gorputz azpiko hondar-aleek hamaika kontu esaten zioten, bakoitzak berea besteenaz desberdina; haizeak amodio-ipuinak ekartzen zizkion; olatuen murmurioak haurren joko-oihuak gogoratzen zizkion... Munduaren jaun eta jabe sentitu zuen bere burua, une batez.

        Hondartzan amaitzera etorritako bagen ozentasun entzungaitzak bainuaren atseginaz zirikatu zuen. Oraindik plazeraren nirbanatik zeharo jaisteke ertzerantz abiatu zenigerian aritzearen zentzazioez jabetu asmoz. Urepelak dardarazi zuen, hotza bailitzan. Osorik murgildu baino lehenago mendien gibelean ihes egiten ari zen eguzkiari so egin zionean, orduantxe, ikusi zuen untzia.

 

* * *

 

Gaizki hasten dena okerrago bukatzen dela marmarka ari zen Julius merkataria, madarikazio-errosarioaren erdian. Miller-en legari ezin zaiola ekidin garbi zegoen une hartan.

        Zirkuitu-analisagailua bazter batean utzirik, altzairuzko zolu hotz gogorrean eseri zen. Etsita zegoen. Izerdiz behatz-puntetatik kopetaraino bustita, torlojo bat jarri eta beste bat kenduz, bi ordu bazeraman nabigazio-sistemaren matxura aurkitu nahian eta kokoteraino zegoen.

        Ustez, bi bider konpondua zuen matxura jadanik. Baina, aginte-gelara itzulitakoan, argi gorri keinukalariak MATXURA NABIGAZIO-SISTEMAN aldarrikatzen zuela ikusi zuen bietan. Bigarrenean, amorru bizian, jenio bizikoa bait zen Julius, eta argiari jaramonik egin gabe hiperespaziorako botoia sakatu zuen. Alferrik! Motoreen eztul artean jauzi-mauzika ibili ondoren, espaziuntziak berean segitu zuen, espazio arruntean alegia. Ezin erraiak erretzen zizkion ostiatxarrari eutsi, "Makina madarikatua!'' oihu eginez ostikada indartsua eman zion aginte-kontsolari.

        Nabigazio-sistemaren zirkuituak eta erraiak hamaika aldiz mihatu zituen baina matxuraren izpirik ez zuen aurkitu, garrantzirik gabeko bi urtugarri hondatu izan ezik. Untziko ordenadoreak gainera matxuraren jatorriaz ez zion arrastorik ematen. MATXURA NABIGAZIO-SISTEMAN argi keinukalari hura besterik ez. Gainera, diagnostiko-programa martxan jarri zuenean matxurarik detektatzen ez zuela esan zion.        

        Une batez, ordenadoreak adarra jo nahi ziola otu zitzaion eta matxura makinaren garunean bakarrik existitzen zela. Baina, hiperespaziora itzultzeko eginiko saio hutsalek ordenadorea zuzen zebilela erakutsi zioten, diagnostiko-programa ordea ez. Paranoiko bihurtzen ari al zen?

        Espazio arrunt madarikatu hartan Galaxiako Tximista izeneko untziak Dortoka Erreumatiko izena egokiago zuen, ezpairik gabe.

        Julius, berehala penatu zen aginte-kontsolari suminez eta ezintasunez jotako ostikadaz. Metalaren gogortasunak behatz-punten biguntasunaz ohartarazi zuen eta.

        Oraindik minbera zeukan eskuineko oina. Zirkuitu bat miatu, frogatu, aztertu behin eta berriz. Zirkuitu nagusiek zein albo-zirkuituek okey ziruditen. Aginte-kontsolako argi gorriak aldarrikatzen zuen matxura ez zekusan inondik inora.

        Etsipenean murgildurik, amorrua ikara bilakatu zitzaion matxura opa ziezaiokeen etorkizun beltzaz, itxaropen ezaz espresio egokiagoa izan zitekeen agian, pentsatzeari ekitean. Gorputza aurrekalderantz makurtuz, burua belaunen artean barneratu zuen ezintasun-keinu gisa.

        Non zegoen ere ez zekien oso seguru. Egia esan edozein tokitan egon zitekeen. Bapatean hiperespazioa utzi beharrak, tokirik harrigarrienera eraman zaitzake batzutan, etxeko atarira edo unibertso arrotz batera muturreko kasuan eta tartean edozein tokitara. Hala ere, ohizko ibilbidetik oso urrun ez egotea espero zuen, hiperespazioko nabigazioak gobernatzen duen Etxeberriaren legeak, ohizkanpoko jauziak ehun milatik behin bakarrik gertatzen zirela ziolako. Beti ere, kalkulu zehatzak eginbeharko zituen hiperespaziotik zein espazio arruntetik abiatu baino lehenago.

        Hiperespazioan ibiliz gero, hilabeteko iraupena zuen etxerako bidaiak. Espazio arruntean aitzitik, hogei urtetakoa, baldin eta itsu-mitsuan eginiko jauzian ibilbide arruntetik asko urrundu ez bazen.

        Hogei urte etxera itzuli ahal izateko! Bi hamarkada mendi berdetik, ur-bazterretik eta zeru urdinik gabe, metalezko kutxa txiki batean espazio huts, beltz mugagabean... "Hogei urte! Artean falta zaizkidan egunak, orduak, minutuak eta segundoak kontatzeak erotu ez banau, edo meteorito baten talkak birrindu ez banau, edo superbizitzerako sistemaren batek porrot egin ez badu...'' Ezintasunaren amorruan negar-malkotan hasi zen.

        Hasiereko une beretik ez zen bidaia behar bezala joan. Irten orduko, Konstantinoplako espazioportuko aduanan izan zituen arazoak. Sedante-dosia gaizki kalkulatu edo, tximinoa esnatu eta zalapartaka hasi zen justu-justu aduana-funtzionaria garraio-kizunak aztertzen zebilenean. Bidaiari guztiek zekitenez, Lurreko aduanak ez ziren gogorrenetakoak eta normalean, funtzionariek axaleko errutinazko begiradarekin nahikoa izaten zuten. Formularioak egokiro bete eta aurrera!

        Baina tximino madarikatu haren karraxiek, Juliusen bihotza geldi arazi zuten eta funtzionariaren jarrera, gauetik egunera bezala, aldatu zen. Tximinoa trabarik gabe aurkitu zuten noski, haren oihu eta algara baino txibato adierazgarriagorik... Hor hasi ziren eztabaida eta tirabirak. Juliusek bere burua gartzelan, burdin barratxoen artean, ikusi zuen, delitu ekologikoak gogorki zigortzen bait zituzten Lurrean. auzitegira eramana izanez gero, zero askotako isuna zen espero zezakeen zigorrik txikiena.

        Zorionez, diruak, aldaba egokiak jota, ate guztiak zabaltzen ditu. Eta egoki jo zituen Juliusek. Aduana-funtzionarien artean eskuzabal banatutako propinek epailearen aurrera agertzeaz libratu zuten. Dena den, Keniako ehiztari furtiboei garesti ordaindutako tximinoa bertan gelditu zen.

        Abiatu zen azkenik Beta Pictoriseko Thaled planetara bertako herritarrekin tratu profitagarrian aritzeko asmo irmoaz. Hilabete t'erdi behar zuen hiperespazioan bertaraino iristeko. Bidaia aspergarria benetan. Untzi txiki baten lau pareten artean bakarrik egotean, ez dago gauza askorik zertan denbora pasa. Zerbait asmatu beharra zegoen ordu aspertuei aurre egiteko. Espazio-merkatari guztiek ero-ukitua izatea ez zen beraz harritzekoa. Espazioko bidaiak ez du XX. mendeko zientzi fikziozko idazleek eta filmek deskribitzen zuten erromantizis-moaren izpirik ere. Jendea diru azkarraren bila joaten da espaziora, ez mentura liluragarrien bila.

        Bideoak ikusteaz, liburuak irakurtzeaz eta musika entzuteaz nazkatu egiten zara azkenik. Zereginik ez izateak, untziak ia operazio guztiak automatikoki egiten dituenez, zure buruarekin ahots altuz hitzegitera zaramatza edota existitzen ez den laguna asmatzera era harekin solasaldi luzeak egitera. Batzuren batzuk, mamu-familia osoa asmatzeko bezain trebeak dira, solaskide ugari eta bariatuak dituztelarik beraz! Puntu horretatik, untzien paretaren junturetan dauden torlojoak kontatzen hastera tarte handirik ez dago. Edo lagun mamuak etsai bilakatzen zaizkizu eta untziaren korredoretan zeladaren beldurrez zabiltza uneoro, gauez loak ezin zaitularik hartu. Ondorioz, bidaian zehar, eroaldian, beren burua hil egiten duten makinatxo bat merkatari egon eta egongo da, zientzi fikziozko idazle haietxek deskribatzen zuten hibernazioa asmatzen ez den bitartean behinik behin.

        Thaledarrekin tratuan ihardutera zihoan lehenengo aldia zen hura. Ez zen hala ere, merkataritzan esperientziarik gabeko pertsona. Urte mordoxka zeraman merkatal bide arruntenak korritzen. Okasio hartan bide berriak saiatu nahi zituen, etekin txikiak lortzeaz nekaturik bait zegoen. Negozio handia egin eta erretiratzeko gogoa zuen. Ahal izanez gero ez zuen aspaldian, negozio-arazotan bederen, denbora gehiago egin nahi. Burutik egin aurretik utzi nahi zuen lanbidea.

        Bidaian irten aurretik, Thaledarren zibilizazioa aurkitu zuen Markus merkatari ospetsuarekin mintzatzeko aukera paregabea izan zuen. Egia izan, Juliusek ez zuen horrelako harrerarik espero. Markus eta biak elkarrekin ibili ziren Merkataritz Eskolan eta zenbait urtetan lagun minak izan ziren Juliusek Martinarekin, Markusen kutunarekin, Tahitira ihes egin arte. Markusek ez ziola barkatuko agindu zuen.

        Harkemandako zehaztasunek buruberotu zuten Julius. Aberats eta ospetsu ikusten zuen bere burua. Merkatarien  Federazioaren Talde Eragilearen kide izatea eskura izango zuen seguruenik Thaledetik itzultzean. Postua ordaintzeko adina diru lortzea zen espero zuen gutxieneko irabazia.

        Thaled Lurraren oso antzekoa zen. Zenbaitzuk anaia bikia zela esaten zuten eta ez zitzaien arrazoirik falta. Espaziotik ikusirik urdin kolorekoa zen. tamainaz Lurra baino txikixeagoa baina grabitate-indarra berdina zen Thaledek Lurrak baino dentsitate handixeagoa zuelako. Atmosferaren konposizioa eta lurtarra zen %99ean. Karbono (IV) oxidoaren proporzioak Lurrekoa bikoizten zuenez epelagoa zen Thaleden eguraldia Lurrekoa baino. Izan ere, Thaledek Beta Pictoriketik jasotzen zuen erradiaziotasa eta Lurrak Eguzkitik jasotzen zuena berdinak bait ziren. Izotzak oso latitude altuak bakarrik estaltzen zituen eta elurra goimenditan soilik agertzen zen neguan. Thaled oihan tropikal jori eta naharoz estalita zegoen zati handi batean.

        Bestetik, thaledarrak pakezaleak, lasaiak eta eskuzabalak omen ziren orohar. "Merkatarien pagotxa'' Markusen hitzetan.

        Teknologiaren ikuspegitik, thaledarren zibilizazioa Lurreko Neolitikoarekin gonbara zitekeen. Metalak ugariak izanik ere, apaingarri moduan bakarrik erabiltzen zituzten. Harria lantzeko trebezia handia zuten eta harlandutako aizkorak lurtar esnoben artean oso estimatuak ziren etxeko ormetan zintzilikatzeko.

        Lastozko etxolez osatutako harrixketan bizi ziren. Buruzagia, guztien arteko zaharren eta bizkorrena, herrixkaren arazo sozial eta politikoez arduratzen zen eta taldea iraunarazten zuten bi zutabetako bat zen. Xamana, gidari izpirituala, zen bestea.

        Izpiritualki oso aurreratuak ziren bestetik. Gerrarik ez zuten ezagutzen eta beraien arteko gatazkak eta gorabeherak hitz gogorretatik gutxitan igarotzen ziren. Biolentzia ezezaguna zitzaien.

        Eguzki Jauna, gauza guztien kreatzailea eta biziaren iturburua, gurtzen zuten. Natura, bere alaba, gizakiei emaniko oparitzat hartzen zuten eta gizakiek hura errespetatu behar zuten Eguzki jauna bailitzan.

        Istorio zahar batek kontatzen zuenez, Eguzki jauna ortzean bakarrik ibiltzeaz aspertuta zegoen, izan ere izarrak, bere senideak, oso urrun zeuden eta oso nekosoa gertatzen zitzaion haiek bisitatzea eta haiekin egotea. Bakardadea borrokatzeko, bere gorputzetik puska bat kenduaz, Thaled eta beste planetak sortu zituen eta bere inguruan jira-biraka jarri zituen konpainia egingo zioten lagun moduan. Eguzki Jauna eguzki txikiz osatutako korteaz inguratu zen. Hasiera bateko nobedadeak Eguzkia asko poztu eta bete bazuen ere, eoiak pasatuarekin garai bateko bakardadea sentitu zuen berriro ere. Azken finean, bere lagunak bera bait ziren.

        Zer egin pentsatuz ibili zen denbora luzez. Pentsatu bai, baina ez zitzaion ezer otu. Beraz bere senideengan aholku bila joatea erabaki zuen. Askori galdetu zien baina inork ez zuen erantzunik eta orohar Eguzki Jauna bezain bakarti sentitzen zuten beren burua. Azkenik ortzearen beste muturrean bizi zen senideetako batek erantzuna eman zion. "Zure lagun txiki horiek hozten utzi behar dituzu eta nahikoa hoztu direnean bizia sortu behar duzu''. "Eta zer da bizia?'' galdetu zion orduan Eguzkia jaunak bere senideari. Hark planeta urdin bat eta bertan bizi ziren izakiak erakutsi zizkion "Hori da bizia'' esanez. Eguzki Jauna ortzeko bere tokira itzuli zen eta senideak erakutsi bezala, bizia sortu zuen. Harez gero Eguzki jaunak bere kumeen bizimodua zaintzen dabil.

        Horrexegatik, thaledarrek errespeto miresgarria zioten naturari eta ondorioz ingurugiroarekiko oreka ekologiko ia perfektuan bizi ziren. Naturari, eroso eta ondo bizitzeko behar zutena besterik ez zioten eskatzen. Zarrastelkeria eta baliabideen funtsarik gabeko ustiapena ez zuten ezagutzen. Lege gogorrak zituzten helburu eta beharrik gabe Naturari erasotzen ziotenen kontra. Umeek libertimenduz igelak akabatzen ibiltzea esaterako, ez zitzaien otu ere egiten.

        Gainera, biziaren sorreraren istorio zaharrean esaten zena hitzez hitz sinesten zutenez, beste izarretan, edo beste batean bederen, beraiek bezalako izakiak zeudenik ez zuten zalantzatan jartzen. Beraz, Markus iritsi zenean anaia moduan hartu zuten.

        Bitxikerien truke, Thaledarrek kristal-kontuak eta metal merke distiratsuzko merkatariak oso gustokoak zituzten eta, Lurrean urri eta garesti eta Thaleden ordea ugari zen zirkonioa toneladaka eskuratu zuen. Markus, bidai hartan lortutako errentek erretiratuta bizi zen.

        Markusek Juliusi kontatu zionaren arabera, thaledarrek biziki maite omen zituzten merkatari orok, badaezpada, eramaten dituen baliorik gabeko bitxikeriak: plastiko merkeko idunekoak, brontzezko animalia irudiak, kanika koloretsuak eta antzeko merkekeriak. Hala ere, beste ezerren gainetik tximinoak laket omen zituzten... Bai zera! Untzia merkekeriaz beteta irten zen Lurretik eta merkekeria berdinez beteta zihoan atzera.

        Thaledera hurbildu zenean zoragarria iruditu zitzaion. Hodeien tono zurixkek urratutako planeta urdina. Non zegoen jakin gabe, ustekabean han jarri izan balute, Juliusek bere burua apostu egingo zukeen planeta hura besterik ezin zuela izan.

        Zehatz-mehatz zer egin eta nora joan ez zeukan finkaturik. Markusek (madarikatua izan bedi!) esan zionez, toki guztietan berdin hartuko zuten: berotasunez eta eskuzabalik. Aspaldi ikusi gabeko anaia bailitzan. Dena den, herri handi xamarra bilatu nahi zuen. Errazagoa izango zitzaion negozioa azkar eta arin amaitzea. Eta horixe zen bere xederik nagusiena, negozio azkarra eta profitagarria, espazioko merkataritzatik ahalik eta gazteen erretiratzeko. Ez zuen, askoren moduan, merkatari txiroentzako eroetxe batean, gelaren paretetako orbanak etengabe kontatuz, bere bizia amaitu nahi.

        Burutazio hauetan zebilelarik barneratu zuen Thaleden atmosfera. Jeitsieraren hastapenean, atmosferaren marruskadurak untziaren inguruan eragindako turbulentziak ez zizkion planetari buruzko detaileak ikusten utzi, noski. Aireak osatutako balaztak untziaren abiadura txikitu zuen eta xehetasunak ikusgarri bilakatu zitzaizkion.

        Inguruak aztertzeko beta izan zuenean, ustekabe-katea luze baten lehenengo zertzelada somatu zuen. Markusek esandako eta espazio-gidek baieztatutako paraje berde eta ur urdinak inon ez ziren ageri. Aitzitik, lurzorua nonahi ondeatuta eta harrotuta zegoen; zulo beltz erraldoi ugariek zelaiak zipriztintzen zituzten. Urak urdinak ez, txokolate-kolorekoak ziren eta gainera lurrin susmagarriak zerizkien. Lurrinen kiratsa untziaren barnetik adi zitekeen ia. Tximinia luze eta altuak han eta hemen ikusten ziren ke beltzezko lorratzak isurtzen zituztelarik. Kolore ilunak ziren nagusi.

        "Markusek gezurra esan zitxidan edogauzak asko-asko aldatu dituk azken urteotan'' pentsatu zuen Juliusek. Tximiniek, txokolate-koloreko urek era erraiak agerian zituzten lurrak amaierarik ez zutela zirudien. Lantzean behin itsaso marroiak galdutako uharte berderen bat ikusten zen.

        Tarteka-marteka, herrixka batzuk ere ikusten ziren. Zer egin ez zekien. Etxetik ekarritako esperantzak eta bidaiaren ordu luze aspergarrietan eginiko amts guztiak, kea airean bezala, xahutzen ari zitzaizkion. Begien aurrean zuenak ez zion esperantzari leihorik zabaltzen. Markusek adarra jo ziola garbi zegoen. Martinaren kontua ez zuen hark ahazturik. Dena dela, ibilaldi luzearen ondoren saiatu gabe atzera egitea zentzubakoa izango zenez saioren bat egin beharrean zegoen.

        Duda-mudatan murgildurik ere, adurrean aukeratutako herrixka batean lurrartzea erabaki zuen azkenik. Nekazal herrixka zirudien. Baratz eta soroz inguraturik zegoen. Lastozko etxolak zirkunferentzia osatuz paratuta zeuden, erdian plaza moduko soilunea uzten zutelarik. Plazaren erdian horiz pintatutako cromlecha zegoen. Honen ertzetik etxe bakoitzaren atariraino lauza horiz egindako galtzada iristen zen, Eguzki jaunaren irudikapena alegia.

        Cromlecharen aldamenean pausatu zuen Juliusek untzia ezer hondatzen ez zuela kontutan harturik. Gizaki haien sineskeriak eraso zezakeen ezer ez zuen egin nahi. Kasua gertatuz gero, negozioaren porrota agerikoa zen.

        Lurreratze-aldapa luzatu ondoren, kanpora atera, arnasa sakon hartu eta lurrera jaitsi zen. Hilabete t'erdiren ostean zorusendoa ikutzeak eta aire freskoa arnasteak pozez bete zuen. Baikor sentitu zen une hartantxe. Negozioa borobila izango zen. Alajaina! Plazan inon ageri ez bazen ere, ateetan zehar, etxolen barnekaldeko iluntasunean, herritarren aurpegi interesatuak iger zitzakeen. "Nere merkantziaren zain zeudek, dudarik gabe'' pentsatu zuen.

        Prestatu zituen prestatu beharrekoak: bozagailua, itzulgailu unibertsala, erakusketa-xingola automatikoa eta bere burua preziatzen duen merkatari prestu orok behar dituen tramankulu eta erakargailu guztiak.

        Bere mezua lau haizetara hasi zen zabaltzen.

        "Zatozte guztiok, Julius ondratuak Lurreko gauzarik miresgarrienak ekarri dizkizue. Brontzezko animalia harri-garriak, kolorezko kanika distiratsuak, zure burua ikusteko ispilu urre kolorekoak eta beste hamaika lilura zoragarri eskaintzen dizkizue Julius ondratuak. Zatozte eta ikusi Lurreko eta beste planetetako marabilak, zuzen-zuzenean zuentzako ekarriak. Beste inork baino eskaintza zabalagoa eskuetan ipintzen dizue Juliusek. Plastikozko xafla tolesgarriak...''

        Merkatarien berriketa jori, aberats eta erakargarriari ekin zion.

        Denbora pasa eta inor hurbiltzen ez zitzaionez larritzen hasi zen. Itzulgailu unibertsalak ez ote zuen funtzionatzen eta berak esandakoa ez zutela ulertzen pentsatzen hasi zen.

        Kezka luzeagotan jarraitzerik ez zuen izan. Zerutik etorri zen urrubi ozenak bere burutazioak eten zituen. Zeruari begira eta hantxe, bere gainean, argi urdin keinukariak zituen helikoptero gorriurdina ikusi zuen. Sabelaldean zera zuen letra handiz idatzirik: MARKUS. THALEDEKO MEATZARITZA-KONPAINIA. ADUANA-POLIZIA.

        Juliusen untziaren ondoan pausatu zen helikopteroa. Bi lagun sendo eta bizkarzabalak jaitsi ziren bertatik. Mono gorridunez jantzirik, kasko zuri distiratsua buruan eta izter parean, gerrikotik eskegita, pistola bana.

        —"Egunon, txo! Paperak!''

        —"Paperak?'' —galdetu zuen Juliusek ustekabeko bi bisitariek sortutako harridura gainditu gabe oraindik.

        —"Zein paper?''

        —"Hara, beste listo batekin topo egin diagu'' —esan zuen lehenago mintzatu zenaren lagunak parralgara handitan— "Azkeneko aldi honetan horrelako askotxo etortzen ari duk''. Juliusi zuzendu zitzaion orduan "Ez al dakik Thaled planeta pribatua dela? Irakurri..."

        —"Jakingo al du? —moztu zuen beste bisitariak.

        —...ondo helikopteroan idatzirik dagoena; Markus. Thaledeko Meatzaritza-konpainia. Horren jabegoan sartu haiz gizontxo!... Istilu larria benetan...''

 

Zerbaitek Julius biziki haserretzen bazuen, ezezagunak berari toka zuzentzean zen hori. Izugarri erretzen zen. Jenio handikoa izanik gainera, ez zuen birritan pentsatzen ekintzan hasi aurretik. Bi astakirten haien ausardia laster apalduko zuelakoan, eraso egin zituen.

        Hamaika mundutako taberna-liskarretan hartutako esoerientzia alferrikakoa gertatu zitzaion. Itxuraz, besteak bera edu trebe ziren, bere oldarraldiaren zain zeuden eta. Juliusek lurrean bukatu zuen, moralki eta fisikoki jipoitua.

        —"Aurrerantzean lasaiago ibiliko haizmutiko! Guri ez zaizkiguk lapur harroxkak gustatzen''

        Julius ez zegoen saialdi berririk egiteko paradan. Morroi haien hariari jarraitzea egokien airuditu zitzaion.

        —"Beno, —jarraitu zen Markusen gizona— zer daukak kafetera horretan?''

        Fitxik ez zuen Juliusek esan.

        —"Katuak mihia jan dik, ala? —segitu zuen txalaparta handitan— Ez zaiok inporta. Begiratuko diagu guk. eta hire onerako, aldarrikatzen ibili haizen merkekeriak baino zerbait gehiago egotea espero diat...''

        Eskuburdinen bidez Galaxiako Tximistaren fuselaian lotu zuten. Tripak erre egiten zitzaizkion bi "poliziak'' barnean egiten ari ziren miaketa entzutean. Guztiahankaz gora jartzen ari zirelaren dudarik ez zuen. Azken txokoa ere aztertzen ari ziren.

        Bi txakur haiek sudur fina zutenik eztabaidatzerik ez zegoen. Baliozkoa izan zitekeen oro harrapatu zioten. Merkatarien elkartean sartzea lortu zuenean, Juliusi aitabitxiak erregalatutako zirkoniozko ordularia ere eskuratu zuten. Madarikatuak! Merkekeriak bertan laga zituzten ikutzeke.

        —"Ez duk gaizki egon zerga-bilketa'' —komentatu zuen polizietako batek.

        —"Itzuli arin etxera. Ez haugu planeta honetan gehiago ikusi nahi'' —gaineratu zion besteak azken aholku moduan—  "Eta ahaztu egiten zitzaidan, Eskuminak Markusen partez''

        Amorru bizian hartu zuen etxerako bidea. Markusi jasandako jipoia nola itzuli ausnatzen pasa zuen denbora. "Madarikatua mila bider madarikatua! Izango dik honek buelta!'' Mendekuaren egarri zegoen. Bien arteko tirabiden bukaera ez, etapa berri baten hasiera izango zen hura.

        Bestalde, untziak zituen arazoak Markusen bi morroiei zor zizkiela dudarik ez zuen. Baliozko guztia lapurtzeaz at, nabigazio-sisteman eskua sartu zutela, ez zegoen zalantzarik.

        Bapatean, untziaren alarmaren txirrio sarkorrak atera zuen bere gogoetatik. "Zer demontre jazo da orain?'' Kezkati aginte-gelarantz joan zen korrika batean.

        Bere begiek ikusten zutena sinesgaitza iruditu zitzaion. Bideo-pantailan zekuskien izar horixka eta bi planetak, bere irudimenak sortutako espejismotzat jo zituen lehenengo momentuan.

        Beharrezko posizio-kalkuluak egin ondoren, izar-mapa eta karta espazialak kontsultatu zituen, baita ordenadorearen artxiboa ere. Planeta-sistema haren berri ez zuen ez batean eta ez bestean aurkitu.

        Bapatean desagertu zitzaizkion amorrua eta haserrea, eta etsipena eta nekea poz bilakatu zitzaizkion. jauzika eta kantari hasi zen, parrez ondoren eta poztasunezko-malkotan azkenik. Tentsio gogorretik lasaitasun bigunera laxatu zen. "Sistema berri baaat'' errepikatzen zuenozenki behin baino gehiagotan, ero moduan saltoka zebilelarik. "Patua aldatzeko garaia behuen!''

        Sistema berri baten aurkikuntza merkatari bati gerta zekiokeen gauzarik ederrena zen. Betirako ospea eta dirua ziurtatuak zituen jadanik. Aurrerantzean gizon inportantea izango zen, guztiek errespetatua. Inork ez ziokeen erreparorik jarriko berak egindakoari. Inori ez ziokeen konturik eman beharko. Ezta debekurik izan ere... Merkatarien Federazioko Talde Eragileko kidea ez, burua baizik.

        —"Markusen aurpegia ikusi nahi diat honen berri izatean'' —pentsatu zuen mendekuaren lehen irudi zitzaiolako hura.

        Planeta-sistema berri batek anitz posibilitate zuen. Merkatal ikuspegitik balio berdina zuten, izar baten inguruan jiraka dabiltzan metalez betetako harri-puskek eta edenaren moduko berjel naharoek. Biei atera zekiekeen zuku ederra.

        Maiz, biztanle intelijenterik ez egotea, egotea baino komenigarriagoa jazotzen zen. Traturik ezin egin. Errazagoa zen ordea, planetaren baliabideen ustiaketa. Gainera, nahiz eta ordurarte ikusitakoaren arabera oso probabilitate urria egon, biztanle borrokazaleak aurkitzea gerta zitekeen. Eta horrek ekar ditzakeen arazoak ez dira makalak. "Zorionez —pentsatu zuen Juliusek— gizakia bezalako kasta bihurririk ez zegok Unibertsoan''.

 

* * *

 

Bi planetak ez ziren oso atseginak, arras latzak baizik. Eguzkitzat zuten nano zuriak indarrak ahituak zituen aspalditik. Bere bizitza luzearen azken ahokadetan zegoen eta miloika urte gutxiren buruan noba berri bat leher zitekeen Galaxiako eskualde hartan.

        Hiltzear zegoen izarrak igorritako energi izpiek ozta-ozta lortzen zuten inguruan jira-biraka zituen bi harri-puskak epeltzea.

        Bilioka urtetan zehar espaziotik jausitako meteoritoek erasoa, baztangak jotako baten aurpegia zirudien gertuenak. Dena zulo, kratere, zartadura eta urradura. Urrunenak, udako egun argitsuen zeru-urdin kolorekoak, bizigarri bakarra ematen zion sistema triste ia amaitu hari. Nahikoa mehea izanik ere atmosfera zuen planetak eta beraz meteoritoen inpaktu ikusgarririk ez zuen. Gainazala leuna zen, zimudura handirik gabekoa mendi-lerro gutxi batzuk izan ezik. Hala eta guztiz ere, ozeanoek estaltzen zuten planetaren zatirik handiena.

        Bigarren hartan lurrartuko zuelaren erabakia ia erreflexionatu gabe sortu zitzaion Juliusi. Sorterriaren mina eragiteaz at, —AH! Bahamasetako hondartz zuri eta urdin gardenak!— espektrometroak bildutako analisi-datuen arabera, olframioa eta transiziozko beste metal batzuk ugari ziren. Planeta fruitu oparoak lortzeko modukoa zen.

        Planetari Juliusenia izena jarriko ziola pentsatu zuen harrokeriaz, hondorengo belaunaldiek gogora eta lauda zezaten bere izena... edo Juliusland akaso...

        Bere oinak planetaren zoruan ipini zituenean, bera sentitzen ari zenaren antzeko zerbait sentitu zuela, Ilargian gizakien boten arrastoa lehenengo aldiz utzi zuen Armstrong izeneko hark, seguru zegoen Julius. "That's one small step for a man, one giant leap for mankind'' edo horrelako zerbait esan omen zuen iparramerikar hark Ilargia zapaltzean. jauzi erraldoia Juliusen poltsarentzat izango zen beste ksu honetan.

        Mundu hartan zerbaitek edo norbaitek bizirik irauteak ezinezkoa zirudien. Hotza izugarria zen, 243 K markatzen zuen termometroak, eta gainera atmosfera ia osorik amoniakoz osatuta zegoen. Hala ere, nork daki gauza harrigarriagorik ikusi dira eta! Kolore horizko eguzkia Ilargiaren tamainekoa zen gutxi gorabehera eta berak igorritako erradiazioa motelduta iristen zen planetaren gainazalera. Ilunabarra zen, nano zuria horizontean eskutatzen ari zelako.

        Airetiko urdina marroi tristea zen zolu-mailan jartzean. Beste hamaika mundu hilen paisaia bera zen hura. Hasierako berotasunak aurki hoztu zitzaizkion Juliusi. Espaziotik polit eta alaia iruditu zitzaiona itsusi eta penagarri bilakatu zitzaion. Harriak eta hautsa besterik ez begien aurrean. Ibiltzea nekoso, grabitatea 1,5 g zelako.

        Giroari etsipena zerion. Aurkikuntza itzel hark ez zion jadanik zirrararik eragiten eta bataio moduan emandako Juliusenia izena, irrigarri eta hortera iruditu zitzaion.

        Soinaren muinean errotutako herrimina azaleratu zitzaion. Argiaren abiaduraz soinaren bazterorotara hedatu zitzaion, zelula guztiek zenbait aste lehenago utzitako bizi erraz eta plazeretsua oroimenerazten zioten.

        Burua oroimen gustagarrien lurrinez asetu zitzaion. Utzitakoaren ordikeriak bere magalean hartu zuen. Azkeneko neguan mendiko txabolan, suaren epeltasunean murgildurik, Luzia kutunaren izterretatik eskua irristatuz, haren oihan beltzaren birjintasuna urratu zuenean sentitutakoan buruan zeukan. Haren titi borobil, trinko eta sendoak, alkandoraren botoiak astiro eta leuntasunez zabaldu ondoren, agerian gelditu zirenean begietan zituen. Ezpainetan, haren sabel leunaren isurkinen zapore garratza dasta zezakeen eta haren gorputzaren fragantzia erogarria usain zezakeen...

        Bere eskuetatik pasatutako neska guztiak gogoratu eta birgozatu zituen instant batean, bere amodioen filma abiadura azkarrez proiektatu izan balute legez.

        Amodio-zurrunbiloek zorabiatuta zegoen ikusi zuenean. Ezinezkoa duk! pentsatu zuen hasiera batean. Begiak behin eta berriz itxi eta ireki zituen. Ez zen desagertzen ordea, han jarraitzen zen. Benetakoa zen, ezberoburu beroak eragindako espejismoa. Eta nolakoa gainera! Horrelakorik aspaldi ikusi gabezegoen.Nolako atsoa! Ile hori luzea, sorbaldarainokoa berak laket zuen bezalakoa; itsasoaren koloreko begi berdeek bi esmeralda ziruditen; sudurra ez handia ez txikia, Venusen estatua batekoaren modukoa; ezpainek muxu egidazu aldarrikatzen zuten. Jantzirik zuen oihal fin lirainak bere gorputzaren formak ezkutatu partez nabarmentzen zituen. Bular trinko eta sendoak, ipurdi borobila, zertxobait zabala azpikaldetik; izterrak, tornularirik trebeenak torneatuak bezala, lirain eta luzeak...

        Horren bortitzak ziren Juliusen bihotzaren taupadak ezen bihotzak hezurrezko kaiola hautsi eta gorputzetik jauzi egin nahi zuela bait zirudien. Bero zituen burua eta odola. Zenbat egun sexoan aritu gabe.!

        Neskaren soari lizunkeria zerion. Haren irriparrak Hator zioen. Neska, ipurdia balantzaka, urruntzen hasi zenean, Julius erotu eta itsuturik korrika hasi zitzaion atzetik.

        Kaskoa kendu eta jaurti egin zuen haren ezpainez gozatzeko oztoporik ez izatearren. Ez zuen keinua bukatzeko astirik izan ia. Amoniazkoko atmosferak bere birikak erretzen zituela nabaritu zuen.

 

* * *

 

Ahorik izan balu, irripar egin zukeen Zaharak. Kupida sentitzerik izan balu, azken begiratua, gutxienez, botako ziokeen hilotz jausitako aurpegi ikaratuari. Jakinminak arduratu izan baleza, izaki haren jatorriaz kezka zitekeen. Gorrotoa sentitzeko gai izan balitz, etsaia suntsitzearen pozaz goza zezakeen. Enfin! Gizalegezkoa izan balitz...

        Astiro, sentsualki, eta lizunkeriaz ere, untziari hurbildu zitzaion. Oraindik bero zegoen untziaren kaskoa. Bere larrua eta untzieren metalak kontaktuan jarri zituen. Hari zerion beroa, gourmetak uzta oneko ardoa bezala, dastatzen ari zen. Neguko egun luze eta ilunetarako nahikoa jana zuela pentsatu zuen gutiziaz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.