L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-27 / Amerika (1991-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Korridoak

 

euskaratzailea:

Juan Azpillaga

 

        Korridoa, melodia erraz baten erritmoa duen kazetatxo poetikoa dela esan genezake. Gertakariak eta jazoerak isladatzen ditu, heroiak goraipatu, hilketak eta traizioak salatu. Bere senaren eraginez herriaren ekintza guztietara zabaltzen da. Dirudienez, hau da korridoen egileek garbi utzi nahi dutena: musika, opera eta zarzuelan gertatzen denaren alderantziz, ez dela garrantzitsuena, hitzen edukia baizik, hau da kontakizunaren lirismoa.

        Korridoak bere benetako dimentsioa eta ospe handiena 1910eko Iraultza hasten denean lortzen du. Herriz herri ibiltzen diren abeslariak ditugu bere hedatzaileak. Gehienetan beraiek sortzen dituzte kantuen melodia eta hitzak, eguneko edo iragan hurbileko gertakizunetan oinarrituz. Halere, askotan entzuleak dira hainbat jazoeren berri ematea eskatzen dutenak.

 

 

Desertorearena

 

Hamabost nituela

errekluta eraman

soldadu izatera

Moreliaren bian.

 

Ta jo, jo eta jo

klarin eta tanborrak

eskarmenta daitezen

desertore denak.

 

Errejimentuan

preziatu ninduten

ta urtebete barru

sarjentoa nintzen.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Niri ez gustatu

bizimodu hori,

desertatu nuen,

nire herrira itzuli.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Etxean nengoen

nire amarekin

polizia sartu zen

beren sableekin.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

—Baina, jaunak, jaunak,

zer gertatzen da?

—Ah, alproja hori,

desertore zara!

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Lotzen dizkiote

estuki besoak;

bere zainetatik

dario odola.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Hantxe daramate

zuzen koartelera;

atzetik nigarrez

amatxo gaixoa.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Jauna, Jainkoarren,

koronel jaun hori,

urrikaldu zaitez

bere amagatik.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Koronelak dio:

—Aditu arretaz,

bihar izango da

afusilatuta.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Hemen naramate

jada tormentura,

ene amatxoa

zoratu egingo da.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Agur, nire koartel!

nire behaleku!

zubigileetako

adiskide, agur!

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Agur Mariano Torres,

ene tenientea!

Agur nire sarjento,

Dolores kaboa!

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Agur aita, ama,

nebarrebatxoak!

ordaintzera noa

nire delitoak.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

Tiro egin, lagun,

adorez tiratu

bi bala buruan,

bihotzean hiru.

 

Ta jo, jo eta jo...

 

 

Micailarena

 

Ekainak hogeitalau zen

San Juan egunean bertan,

dantzaldia ospatzen zen,

bai, Ixtlaneko herrian.

 

Micailak, goiz goizetik,

Juani parrez dio: —Aizu,

zure eguna izateagatik

nirekin dantza ezazu.

 

—Micaila, benetan entzun,

ez zaitez zu festara joan,

zirikatzen Satanas dut

bengatzeko Simonengan.

 

—Agur bada politt hori,

esan zion irtetean,

lagunekin banoa ni

zuk ez bait duzu nahi joan.

 

Iritsi zen Micaila

ta dantzari ekin zion;

zuen, dantzakide gisa,

bere Juanen arerio.

 

Orduak pasatzen doaz,

erlojuan hamabiak,

pistola baten tiroaz

erortzen dira gorputzak.

 

Joan zaitez hegan usotxo,

hilobira hegan egin,

non dagoen Micailatxo

Simon maitalearekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.