Benjamin Franklin
Benjamin Franklin
euskaratzailea:
I. Zubiria
Fisikari iparamerikarra (Boston, 1706; Philadelphia, 1790) fama handikoa bere garaian eta orain ere, Europan, elektrizitatearekin eginiko aurkikuntzez (tximist-orratza aurkitu zuen, eta bi karga elektriko moetaren existentzia postulatu zuen, beste gauza askoren artean), eta Estatu Batuetan, askatasunaren alde eginiko aktibitatez (independentzia-deklarazioa eta USAko konstituzio federala erredaktatu zituen, eta Ingalaterraren aurkako independentzia-gerraren denboran, Estatu Batuetako enbaxadore izan zen Frantzian, Erresuma horren laguntza preziatua lortu zuelarik).
Honelako pertsonaia baten giza-alderdia ahantzia edo ezezaguna ohi da. Hamazazpi neba-arreben arteko hamabostgarrena, eskola gutxi ukan zuen, eta anaia zaharrago baten moldiztegian lan egin zuen. Aldizkari eta Liburutegi
Publikoen fundatzaile, giza-harremanez zituen ideien hurbilketa gisa, lagun bati idatzitako eskutitza itzuli dugu, eta hemen aurkeztu. Goza ezazue.
1745.eko Ekainaren 25a
Ene lagun maitea:
Sexua ekidinezina dela pentsatzen jarraitzen baduzu, nire iraganeko aholkua berresaten dizut, hots, zeure amoranteetan, emakume zaharragoak emakume gaztegoen gainetik hobetsi hehar dituzula. Honi paradoxa zeneritzoke, eta nire arrazoiak eska zenitzake. Hona hemen:
1. Zeren beraiek munduko ezagumendu zabalago baitute, eta beraien buruak behaketez zamatuago baitaude: beraien elkarrizketak argiago baitira, eta atseginki iraunkorrago.
2. Zeren emakumeek polit izateari uzten diotenean, on izateari ekiten baitiote. Gizonengan duten eragina mantentzeko, edertasunaren gutxitzea gobernuaren handitze batez ordezten dute. Hamaikatxo emendio egiten ikasten dute, txiki edo handi, eta, eri zarenean, adiskiderik samurren eta baliagarrien agertuko dira. Eta horrela jarraitzen dute. Horrexegatik izaten da hain zail, on ez den emakume zahar bat aurkitzea.
3. Zeren haur-arriskurik ez baitago. Haurrok irregularkiro sortuak, eragozpenez zainduak izaten direlarik.
4. Zeren, experientziaz zabalagoz. eta susmoak aurretik ikusiz, azpijokoak eramaten zuhurrago eta zogiago bilakatzen baitira. Harremanak beraiekin, beraz, zure ospearekiko segurtasun handiagokoak dira, eta, beraienarekiko afera ezaguna izatera helduko balitz, jende kontsideratua emakume zahar bat zuritzera prestuago legoke, gizon gazteago baten ardura amoroski hartzeagatik, aholku onez haren manerak formatzeagatik, eta haren dirua eta osasuna pailarda sarizaleekin galtzetik ekiditeagatik.
5. Zeren, zutik dabiltzen animalia guztietan, giharreak betetzen dituzten humoreen hustea, goi-partetan agertzen baita lehendabizi. Aurpegia izaten da aurrenik higatzen dena eta zimurrak harten direnekoa; gero, sama; gero bularra eta besoak, behe-aldeak beti bezain guri azkenerarte irauten duelarik; horrela, bi emakumeren goi-aldeak zarez estalirik, eta soilik gerri petik dagoena kontutan harturik zein den gaztea eta zein zaharra bereiztea ez da posible. Eta ilunetan katu guztiak beltz diren bezala, gorputz-plazeren gozamena emakume zahar batekin gutxienez berdin, eta sarri askotan, handiago izaten da; trebetasun guztiak, praktikaz, hobekuntzaren gai baitira.
6. Zeren bekatua txikiago baita, Birjina baten sedukzioak haren galera erakar lezake, eta bizitza osorako zorigabeko bilaka.
7. Zeren bihotz-zimikoa txikiago baita. Neskatila bat zorigabetzeak erreflexio saminak sort diezaizkizuke; bat bera ere ezin dezakezu itxaron, emakume zahar bat dohatsu eginez.
8. eta azken. Hain dira eskerronekoak!!!
Zure lagun bihotzekoa,
Benj. Franklin
|