L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,4 (1985-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Dokumentua

 

        Atzerapenaz, baina azkenik, hiru nazio hauen idazleen topaketen Berri ematen dizuegu. dokumentu hau, galegoz, ESCRITA aldizkariaren 5. zenbakian argitaratu zen, eta hertan, lau ponentzia, laburtuta, azaltzen dira. Orain, TTU TTUAn, dokumentu honen bertsio euskaralua eskeintzen dizuegu.

Laura Mintegi

 

        Galiza, Euskal Herria eta Paisos Catalanseko I Idazleen Topaketak. 1984eko ekainaren 22, 23 eta 24an. Barcelona, Sitges-Poblet.

 

1. PONENTZIA

        GALIZA, EUSKAL HERRIA ETA PAISOS CATALANSeko IDAZLE ELKARTEEN ARTEKO HARREMANAK.

        Ponentzia honetan baturiko idazleek, idazle galego, euskaldun eta katalanak, dagokien hizkuntza, hau da, hizkuntza galego, euskera eta katalana, sormen tresnatzat erabiltzen dutenak direla baieztatzen dute. Bidenabar, gure problematiken ezberdintasunez ohartzen gara. Hala ere, arazo komunak hurrengo puntuetatik datozkigula esan dezakegu:

        A) Gure hizkuntzen (galego, euskera eta katalana) normalizazio eza, maila sozial zein instituzionaletan.

        B) Jasan behar izan dugun prozesu historikoa, genozidio kulturaleko borondatean oinarrituta,

        Egoera honen aurrean, ondorengo ekintzei ekitea proposatzen dugu:

        a) Galiza, Euskalerria eta Paisos Catalans-eko instituzioei esijitzea:

        1) Gure hizkuntzez bidez egiten diren sormen ekintza guztietarako laguntza eta bultzapena, baldintzarik gabekoa eta askatasunez eginak.

        2) Lortua izan dadin, leku eta erakunde errepresentagarri guztietan, beharrezko azpiegitura kulturala sortzeko konpromezua; egite kulturala, gidakeriarik gabe, jarraiki eta funtzionamendu osoz garantizaturik gera dadin.

        3) Zerbitzu publikorako erakundeak izanik, instituzioek puntu hauetarako finanziaketa bete bebar dute:

        — hiru hizkuntzetako idazleen arteko kontaktuak.

        — itzulpenak, bekak, eta Galiza, Euskalerria eta Paisos Catalanseko dinamika kulturala adieraziko duen urtekari baten kreazioa.

        b) Gure hiru literaturen presentzia komunikabideetan esijitzea.

        c) Bidenabar, Gobernu autonomoen eta beste instituzioen arteko akordu kulturalak eskatzen ditugu.

        d) Instituzio estatalen aurrean, honako hau esijitzen dugu:

        1) Gure hizkuntza, kultura eta idazleentzat, berdintasuneko trataera.

        2) Dagozkigun arazo profesionaletarako, gure elkarteen onarpena.

        3) Esparru linguistiko berdinean, produkto kulturalen zirkulazio librea, muga politikoen gainetik.

        Gure erreibindikazioak onartzea, produkzio kulturalerako guztion sarbidea, inolako bereizkeriarik gabe.

        Azkenik, hurrengo egoerak salatzen ditugu:

        — Valentziarren katalanitate linguistiko propioaren ez-onartze ofiziala.

        — Joseba Sarrionaindia euskal idazlearen isolamendu pertsonal eta kulturala, Herrera de la Manchan preso.

        — Parlamento Galegoak Castelao-ren gorpuaren itzulera dela-eta, egin duen maneiu politikoa.

        — Pilar Garcia Negro irakasleak jasaten duen zapalketa, bere eskolak galegoz ematearren.

        — Kasu galegoan, momentuan dagoen politika linguistikoa dagoelarik, sormen lanen bultzapena garantizatua izan dadila erreklamatzen dugu.

 

2. PONENTZIA

        LITERATURA GALEGA, EUSKALDUNA ETA KATALANAREN NAZIOARTEKO PROJEKZIOA

        Bigarren ponentziak, Asanbladan ondorengo puntuak aurkeztea erabaki du.

        1) Epe laburrean, esparru murritzeko literaturaren topaketak proposatzea eta prestatzea, kultura ez-normalizatuei arreta berezia emanez.

        2) Abiapuntuz, topaketa horretarako hiru literaturen itzulpenak eskeintzea, gure elkarteen bidez.

        3) Kanpora begira, gure literaturek babes handiagoz goza dezaten, hiru elkarteen arteko batzordeak sortzea.

        4) Instituzio autonomikoei, Estatuko Gobernuari (euskaldun eta katalanen kasuan gobernu frantses eta espainolari) egiazko pluraltasun literario eta kulturalerako kanpo babesa exiji diezaiotela eskatzea.

        5) Lengua eta Literatura galega, euskalduna eta katalanean katedra unibertsitarioak sor ditzala Estatu espainolari exijitzea.

        6) Beka, eta sormen literariorako laguntzei dagokienez, Estatu espainolaren zergaduru garen aldetik, gure hizkuntzekiko proportzio handiagoa gorde dadila exijitzea.

        7) Hiru elkarteen aldetik, urtero idazlen errepresentagarrienen elkarrekiko itzulpenak egiteko konpromezua ezartzea.

        8) Komunikabideetan, gure herrietako egintze kulturalen informazio handiagoa bultzatzea eta exijitzea.

 

3. PONENTZIA

        LITERATURA ETA NAZIOA

        1. Zer ulerlzen dugun literatura nazionalez.

        Lehenengo eta hehin, literatura nazionala hizkuntza propioaz eritzen dena, eta ez zapaltzen gaituzten estatuek inposatutakoaz, dela esan behar dugu. Hots, ondorengo lurralde hauetan bizi izan diren jendeek historikoki erabili izan dutena: Paisos Catalans (Principat, Pais Valencia, les Illes, Catalunya Nord, Andorra e l'Alguer), Euskalerria (Nafarroa, Behenafarroa, Laburdi, Zuberoa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba) ela Galiza; azken hau batasun linguistiko-kultural zabalago baten partaide, galego-portugesa hain zuzen.

        2. Literatura eta komunikabideak.

        Argi dagoenez, hizkuntza batek ez du nomalizazio eta osotasuna lortzen, sakoneko arazoa ez badu planteatzen: Literatura eta komunikabideak elebitasuna desagererazteko zuzendu behar dira —eta honen ondorioa, diglosia—, eta gizarte elebakardunak eta kulturalki menperatuak lortzera zuzenduak, aldi berean.

        3. Literatura nazionalen zentzu unibertsala.

        Gure literaturekin egin den etengabeko bazterketa, inperialismo kolonizatzailearen adierazgarri, nabariki agertu behar dugu. Honek, Estatu osoko hizkuntzaz egindako literaturaren aldetik, mexpresu eta ezbalorizazioa suposatu egiten du. Kantitate eta kalitate literarioa nahasten saiatu nahi izan da, ez lortu arren. Modu honetan, gure literaturak, esparru murritzekoak —baina ez minoritarioak, bakoitza bere lurralde-nazioan— Estatuko kultura ofizialaren aldetik ezbalorizatuak eta bigarren mailakotzat hartuak izan dira; Euskalerriaren egoera bereziki dramatikoa da, zeren eta, beste biek jasan duten zapalketaz gain, hizkuntzaren ezaugarri bereziak efektu suntsitzaileak sortu bait dituzte, hizkuntzaren superbizipena, epe labur batetan ere, arrisku bizian jarriz.

        4. Estatuko hizkuntza ez-espainolez egindako literaturen arteko harremanak.

        Literatura galego, euskaldun eta katalanaren arteko harremana bultzatuko lukeen edonolako iniziatibaren garrantzia azaldu nahi dugu, hala nola hiru herrien arteko adiskidetasuna ere.

        5. Literatura, nazioa eta konstituzioa.

        Demografiko eta geografikoki Paisos Catalans eta Euskalerriko lurralde gehienak eta Galiza osoa Estatu espainolaren menpean daudelako puntutik abiatuz, gure hizkuntza eta literaturak berrartzea eta normalizatzea oztopaturik ikusten dugula zehaztu behar dugu.

        Ildo honetatik jarraituz, eta hizkuntzaren berreskurapena literaturatik pasatzen dela oinarritzat harturik, Konstituzioak ez duela garantizatzen ikusten dugu, funtsean diskriminatzailea bait da: hizkuntza espainola halabeharrezkoa eta oinarrizko eskubidea da, gure hizkuntza nazionalak, kasu batzutan eta praktikan, zapalduak diren bitartean, eta beste kasu askotan zeharo baztertuak.

        Gure hizkuntza eta literaturen normalizazioa —gizarte eta egite literarioen arteko erlazio betea— pozible izango da bakarrik, nazio hauek estatu subirano osoa bihurtzen diren unean.

 

4. PONENTZIA

        ESPARRU MURRITZEKO HIZKUNTZA BATEN IDAZLEAREN PROBLEMATIKA PROFESIONALA

        Konklusioak:

        1. Hizkuntza batetan idazteko motibazio edo inpultsoetan gertaturiko aldaketak, literatura batzutan bestetan baino gehiago, ohartzen ditugu. Arrazoi abertzaleak ez dira jadanik, funtsezko zergatik; bokazio hauek ekintza politikoetara zuzendu dira. Beraz, motibazio literario edo profesionalez aritzen den idazlego kopurua gehitzen doa, eta honek, premia handiagoz, idazlearen problematika laborala espezifikoki konpontzea planteatzen du.

        2. Gure esparru kulturaletan profesionalizatzeko aukerak gehitzea. Behar ekonomikoak, esaterako, konpontzeko planteamendu tradizionala, idazlearen zereginetara loturik dauden beste ekintza batzuri gehitzen zaie, baita beste lan espezifiko batzu ere, nahiz eta sormen literarioak edo fikziozko literaturakoak ez izan.

        3. Hizkuntzaren normalizaziorako aurrerakuntzek, nahiz eta oraindik benetako normalizazioaz mintzatzeko minimoetatik urrun egon; arazo profesional soilak baino perspektiba berriagoak sortzen dituzte, Idazleen Elkarteen arazo kolektibo profesionalak, esaterako.

        4. Euskaldunek eta katalanek jadanik lortu duten normalizazio mailak, arazo batzu sorterazten ditu (alderdi valentziar baztertu batzuren maneiu bereizgarriak, Euskalerrian dauden batuaren kontrako jarrerak). Kasu galegoan, Galizako Juntaren aldetik, idazle eta kulturaren beste profesionalen gehiengoaren onarpenarekin kontatu gabe, normatiba inposatu nahi izateak, tentsio larriak probokatzen ditu. Eta bestalde, inposatutako normatiba onartzen ez dutenentzat, bereiztua izateko arriskua.

        5. Aukera profesionalen zabalkundeak, idazlearen «bigarren lanbidea», sormen lanetatik gero eta hurbilago egon dadila permititzen du, eta orain arte ezezagunak ziren arazoak sortzen ditu, idazleen eskubide profesional eta laboralen aurka.

        6. Beharrezko dakusagu komunikabideetan idazleen presentzia handiagoa izatea, bai beren obra literarioa zabaltzeko bai eta bere lanak haien programazioetan sartuak izateko ere. Puntu honetan, gure hizkuntzetako medio inprimatu eta audiobisualen bultzapena beharrezko dugu, gaztelerarekin gonparatuz inferioritatean bait daude. Aldi berean, beren elaboraketan idazleen presentzia sendotzeko beharra dakusagu, medio hauen arduradunei idazleen lana aportazio abertzalea dela adieraziz.

        7. Gobernu zentralaren aurrean, beste behin, Estatuak egiazko pluralitate linguistikoa errekonozitu dezala erreibindikatu behar da, Konstituzioan onartua bait da; eta ondorioz, hizkuntza ezgaztelanien kultural eta balore literarioak bultza ditzala, nazioarteko promozioak zein sormenlanerako beka deialdiak, sariketa «nazionalak», argitarapenak; etab. antolatuz.

        8. Beste behin ere, idazle eta editore baten arteko harreman guztiak arautzeko obligagarritasuna planteatzea, erlazio kontraktual horren edukia aurretik finkatu gabe. Honela, tirada kontrolak ezarriko dira, eta instituzioek ematen dituzten argitarapenerako «laguntza orokorrak», idazleei dagozkien eskubideen ordainketara baldintzaturik egongo dira.

        9. Jabego Intelektualaren Legea eta Liburuaren Legearen eztabaidetan, edota beste antzeko iniziatibetan, hizkuntza ez-gaztelanien Idazleen Elkarteak, aurreko tramitazioan eta lege-prozeduran, kontsultatuak eta partaideak izan daitezela exijitzea.

Barcelona, 1984eko Ekainaren 23an.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.