Lorelei
(kaleko edozein neska tentagarriri)
Stefan Agirreurreta
Zurekin estraposatzean
burua korapilatu
eta gorputza dorpetu egiten zait.
Eskuak non sartu ez dakidalarik
agurtzeko eran pentsa dezaket bakarrik.
Estutuko zintuzket nire kontra
zure besoetan zorionez enpatxatzeraino.
Zure usai goxoz mozkortu.
Ixiltasunean,
ehundaka orri betetzeko moduko jestua jaso
zure begi transparenteetan.
Nire birgino esku dardartiek
zure gorputz biluzian pasiatu.
Zure bragatxoak bajatzeari ekingo nioke
zortzi orduz segidan (soldataren ardurarik gabe)
Eder eta suabeegia zarelako
ez zintuzket semenez lohitu beharko
baina...
hainbeste desira zaitzaket!
Lastima
nire amak
behin eta berriz
gantzontzilo infantil zulatu eta ipingiz konponduekin
bidaltzen nauela etxetik
nire birgintasunaren garantia segurtatzekotan,
baina tontakeri hau
konprenituko duzula uste dut.
Musikarik ez dugu behar
arnashotsa bada.
Baina gaur ere
ez didazu begiradarik eskeintzen
eta
begien aurrean espaloi huts hotza
aurkitzen dut soilik dastagai.
Mierdaputa.
|