L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y Euskadi el país menos movido: el que no está parado está detenido (1986-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Stefan Aguirreurreta

 

Nire baitan

bizitza eta bizimoduak

suge bide kirrotuz

bizikera liluragarriak segurtatzen dituzten pitxartxoak sahiesten,

galaso etiketak erantsiriko pitxartxoak.

 

Señoritoak, behingoz, zertxobait edukitzeaz arduratuko balira,

behingoz sikieran, kopotxo bat eta bultza egiteko arpo dranzgada baten ardura

besterik ez...

...ez lituzkete adjetibo mingarri eta pozoinduz beteriko anforak

pisutxo hotz eta argi urdinskez apainduz betetako aranetan auspeztuko

trillo egitekotan.

Baina batek daki orain arte bezela ez luketen jarraituko?

ondasunak pilatzen

eta asto antzarrak eta hausiak disimulatu ezinik.

Guzti hau nire baitan,

noizean noiz paper iskanbilatsuetara laban egiten duen nire baitan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.