L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-1 (1984-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Langabeziaren ondorioak

 

Patxi

 

        Euskalerrian entzunak dira era honetako esanaldiak: lana ez duk errenta, hobe diagu zerria erreta, edo eta beste honako hau ere: lana ez zen guretzat izango ona balitz. Honek guztiak garbi uzten du lanak zapaldu eta murriztu duela, euskaldunen askatasuna horretara murgilduz, egunak zituen ordu guztiak edo gehienak behintzat. Hitz batetan esanda, gizon eta andreak lanaren menpean zirela.

        Egungo egoera alderantzizkoa dela esan genezake lanari dagokion puntu horretan, baina inork ez pentsatu aurreko gehiegikerietan erantzuna emateko denik. Honela, egungo egoera Azkoitian, beste herri askotan bezala, tamalgarria da eta denok kezkatzen gaitu, zahar eta gazte, andre eta gizon, lana edukitzeko askatasuna gero eta murriztuago dagoelako. Haseran esaten genuen lan gehiegiak beste eginkizun denak baztertzen zituela, orain heuren lanikezak sortzen duen arazoa, non zapaltzen gaituzten gainontzeko zer egin guztietako.

        Bi hitzetan esanda, lanaren menpean egotea ez da gizonen askatzaile, eta lana izateko eskubiderik ez edukitzea, ezta ere.

        Bestalde, arazo hau batipat gazteriaren gainean finkatzen da; eta nola egungo neska eta mutilak kalean aurkitzen diren, ez lan eta ez jan, honen ondorio bezala ilunpea nabaritzen da gaurko gazteen artean. Ilunpea etxeetan, ilunpea ikastetxetan, ilunpea kalean.

        Egungo gazteak, estualdi gogorra jasan dute etxeetan gurasoekin, hauek ez bait diete gauz askotan konprenitzen. Honekin ez genuke nahi, inola ere, gurasoak direla errudun bakarrak zehaztu, zeren gurasoak ere, ez bait dira gaurko egoeratik kanpora bizi, eta beak ere krisiaren ekaitzaren barnean bait dira.

        Ikastetxeetan gazteak maiz susmatzen dira beren "jokus kanpora" ezango nuke. Guzti hau jakinaz ez dutelako ikusten ikasketa horiek zer arraiotako diren, eta beroien aurretikan hau bera egin zuten neska eta mutilak, kalean kolperik gabe daudelako. Garbi dago katean datorren gauz bat dala guzti hau.

        Kalean, gaur gazteak ez dute duela urte batzuetako tinkotasuna, bixitasuna eta irrifarra. Eta hau dena jakinik, gazteria dela herriari alaitasuna erantzitzen dion elementu aipagagarriena. Baina lehen aipatzen genuen lanik ez horrek ondorio dakar: dirurik ez izatea. Hemen gainera kontutan hartu behar dugu krisiaren aurreko urteak kontsumo hutseko urteak izan direla eta diru pixkabat zegoela. Alderantziz, gaur gazteak "semikorik" gabe aurkitzen dira eta goi mailako kontsumoa dago.

        Aipatutako hiru atal hauek, garbi argitzen dute nolakoa den gazteak jasan duten egoera. Aldi berean, egoera honek kasu askotan, zoritxarrez, leku txarragora bultzatzen du gaztea. Hara non gaur gure herrian ugaritzen hari den drogaren kontsumoa, lapurretak eta abar. Honek oraindik gehiago zokoratzen du gure gazteria, eta berean aurretik aipatzen genituen arazo guztiak areagotuz. Hemen garbi dago gaurko gizarteak nahi eta nahi ez, arazo hau noiz batetan kontutan hartu beharko duela arazo hauek konpontzeko. Zeren gizarte honetan generazio bakoitzak bere lekua behar du, eta gaurkoz, esan genezake, batipat gazteriak leku horren beharra duela, baldin eta lehen aipatutako drogodependentziara, lapurretara, alperkerira ete abar bultza nahi ez baditu gizarte berak.

        Hau horrela balitz, inork ez dezake gazteen errua denik esan, ezta gutxiagorik ere.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.