L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Vladimir aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Vladimir. 8. alea (1998-ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gurru

 

                                "Metraila telebistan

                                eta haur begiek goruntz begiratzen dute

                                etorkizunarekin sinetsirik"

                                                E.O

                                                (Beyrouth urrun geratzen da)

 

Sinetsi

Gaur ez du euririk egin oraindik

baina zerutik odol tanta lodiak erortzen zaizkigu

ezinbestean

Balkoietan ikurrin itsuak goizetik zintzilik daude

eta sasi hilotzak garrasika

egunkariek ez dute tirada berezirik egingo

super heroiek burnizko kutxetan gordeko baitituzte hitzak

legeak aginduta

Eta bitartean ibiliko gara Lizartza-Gernika trenean

Ez ez dugu etsiko

Eta harriak bilatuko ditugu errailetan

Eta odolez idatziko dugu eskonbro erreetan

Nahiz eta gerora kritikoek

Esaldi kopulatibo gehiei erabiltzen ditugula esan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.