(Itzulitako poemok, Selected Poems-en publikatuak. Atheneun Publishers-en baimenaz argitaratzen ditugu).
Urrundeak
Donald Justice
Elurra da arratsalde honetan eta ez dago lorerik.
Jauskeraren hots hau dago bakarrik, ekuru eta erruna,
haurtzaropianoaren tekla zurietatik beheratzen diren
eskalen oroimena bezala leihotik kanpo, palmondoak!
eta gauaz laratzen den kaptusaren buru astuna makurturik,
behean uztekotan laster bere zuria edo eta hori-zuria.
Orain, elurlore pobre horiek bakarrik pilo batetan,
egotzi jantzi zuri baten oroitzapena-bezala...
Hainbeste jautsi da.
Eta nik, urrats baten entzuteko egon naizena
arratsalde osoaz, orain dantzut, baina itzuriz honez gero,
oroimenean jadanik. Eta eskala ikaragarriak beheratuz
piano isilean; elurra eta ez dauden loreak ugarituz.
|