L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Xaguxarra aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Xaguxarra-1 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Testigantza bat

A. Carpentier: Mundu berriaren konkista

 

        Gazte nintzelarik, oroitzen naiz, maiztxo, La Habanan aurkitutako "Madame Bovary"ren edizio merke, guztiz zaharrak, "Andere adulteroa" izenburuz publikatuak. Geroxeago halako guraria sortu zen "Salammbo"z, zeren "Salammbo" izeneko harri bitxiak, orrazkerak eta edergailuak izan baikenituen. Eta Reyes-en musika xarra kantatu ohi da franko, "Salammbo" izeneko haren operatik aterea baita. Bagenekien, jakin, bestetik, Benito Perez Galdos (1843-1920), bere garaiko nobelari famatuenak txit maite zuela Flaubert, aldi berean, Eça de Queiroz (1845-1900) portuges eskritore haundiak "La légende de Saint Julien l'Hopitalier" hartua zuela eredutzat bere "Sainduen Biziak" egiteko. "La tentation de Saint-Antoine" sortu zuen idazmolde bat hala-holako imitatzailerik ukan zituela. Mendekuz edo, "L'Education sentimental" delakoa espainerazko munduan baztertuko da, ignoratua kasik, mende hunen hasiera arte.

        Baina, duda izan gabe, erabateko eragipena espainiar hizkuntzazko publikoari Flaubert ezaguterazteko, Jose Martí (1853-1895) dugu, XIX. mende latinameriketarraren izpiritu unibertsaleena bezala gogotan duguna. Ez solament Jose Martí, beste alor batetan, frantses inpresionistak ere bai, Gustave Moreau, Manet edo Renoir-en pintura, bainan berak aunitz aldiz gidatuko ditu bere irakurketak sakon ezagutzen zuen Flaubert-en mundura... Horren sakon esango nuke ezen azpimarkatu beharrezko iduritzen zaidala, zera bat, Raymond Quenau oso kezkatu zuela, harekin solas egiteko aukera izan nuenean.

        Flaubert 1880.eko maiatzaren zortzian hil zen, amaitu gabe utzirik "Bouvard et Pécuchet" eskuizkribua, une bat berantago agertuko zena, Mme. Aubin-en "La Revue Nouvelle"-en agerraldia abendurako iragartzen bazen ere. Altabada, 1880-eko uztailaren zortzian, Flaubert-en heriotzetik bi hilabeten burura, hain zuzen, Jose Martí, New York-en bizi zela garai hartan, "The Sun" egunkarian publikatzen zuen "Bouvard et Pécuchet"-delakoari buruzko istudio luzea. Hartan nobela hunen jite bakan eta aparta seinalatzen zuen, zeren eta sujetak ekartzen baitzion gogora Rabelais-en enziklopedismoa eta D. Kixote eta Santxo Pantzaren desmenturak: "Jose Martík, nondik zuen bere berria? Mixterio!". "The Sun"-eko artikuluxka, frantsesez egina, itzulari on bat ingelesera-espainiera ezbaitzuen orduan, da froga Flaubert-en obraren zabalkunde bitxiaz, espainierazko munduan, gaurregun ere atxekia duena. Agian, beraren pertsonaietako batzuk (Madame Bovary, Homais, Madame Arnoux...) guretzat oraindik ere arketipo baliogarriak direlako. Gure probintzietan batikbat.

("Le Nouvel Observateur"-en publikatua)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.