L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Xaguxarra aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Xaguxarra-1 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Amabost egun Urgain'en

 

        Euskarazko lehen elaberri poliziakoaren hogeita bostgarren urtemugan panorama ederragorik espero zitekeen, agian. Baina literatur-xedeak erdi ahanzturik lan egin dugu maizegi; X. Gereñoren nobeletan bezala, euskara ikasten laguntzeko burutuak, edo Elizondoko erlojulariaren elaberriaren baitan suertatzen denez, baztanera biltzeko asmoz egina. Hunekin batera, ukaezina genuke, "Amabost egun Urgainen" elaberrian, kasu batez, ongi taxuturiko argudio baten aurrean gaudela, edo eta zaila bederen, Txomin Peillenen nobelatxoen xarma ez aitortzea. "Pertsonaia nazionalak" egiteko grinak zutik irauten du urte hauetan, baina oraingoz, artifizial xamar ikusten ditugu Jurgi kapitaina edo Jon Bidart bezalako ikerlariak. Halere, fikzio zientifikoaren elaberrien moduan, elaberri beltzaren zaletasuna hedatuz doa gure artean eta harekin batera, edo harengatik beharbada, polizia-elaberri klasikoen (D. Hammett, R. Chandler, Ross MacDonald, J. Hadley Chase...) argitalpen merkeek gaztelaniaz salmenta ona dute. Euskarari gagozkiola hauek ditugu azken urte hauetan publikatutako elaberriak:

 

1955

J.A. LOIDI, Amabost egun Urgain'en. Zarautz: Kuliska sorta, 227 or.

1962

Mariano IZETA, Dirua galgarri. Tolosa: Auspoa, 128or.

1967

D. PEILLEN, Gauaz ibiltzen dena. Zarautz: Kuliska sorta, 135 or.

1968

J.A. LOIDI, Amabost egun Urgain'en. Arantzazu: E.F.A., 225 or.

1973

D. PEILLEN, Gatu beltza. Bilbo: Gero, 105 or.

1977

Xabier GEREÑO, Espioitza. Donostia: Haranburu AItuna/Kriselu, 111 or.

Xabier GEREÑO, Xantaia kontesari. Donostia: Xabier Gereño argitaratzailea, Pipa saila, 154 or.

1978

Xabier GEREÑO, Hiltzaile baten bila. Donostia: Haranburu Altuna/Kriselu, 132 or.

Xabier GEREÑO, Iruñeko asasinatzea. Donostia: Haranburu Altuna/Kriselu, 102 or.

Xabier GEREÑO, Jurgi kapitaina Bretainian. Bilbo: Xabier Gereño argitaratzailea, Pipa saila, 128 or.

Xabier GEREÑO, Osaba Gabrielen asasinatzea. Bilbo: Xabier Gereño argitaratzailea, Pipa saila, 160 or.

Gotzon GARATE, Esku leuna.

Itzulpenak:

Alwyn COX, Aeroportuko espioia. Bilbo: Euskaltzaindia, 16 or.

L.G. ALEXANDER, Kontxe-lapurrak. Bilbo: Euskaltzaindia, 16 or.

1979

Gotzon GARATE, Elizondoko eskutitzak. Bilbo: Mensajero, 147 or.

Gotzon GARATE, Goizuetako ezkongabeak. Durango: L. Zugaza ed., 142 or.

Xabier GEREÑO, Gudari bat. Donostia: Haranburu Altuna, 92 or.

Xabier GEREÑO, Mitxino katua pozoiez hila. Bilbo: Xabier Gereño argitaratzailea, 116 or.

Itzulpenak:

Alfonso SASTRE, Hauzoko hilketa. Donostia: Hordago, Barkaiztegiko taldea, 108 or.

Berrargitaralpenak:

Xabier GEREÑO, Espioitza. Donostia: Haranburu AItuna, 112 or.

Xabier GEREÑO, Hiltzaile baten bila. Donostia: Haranburu Altuna, 132 or.

Xabier GEREÑO, Iruñeko asasinatzea. Donostia: Haranburu Altuna, 104 or.

1980

Berrargitarapenak:

J.A. LOIDI, Amabost egun Urgain'en. Arantzazu: E. F. A.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.