L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Xaguxarra aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Xaguxarra-2 (1981) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskaldun gudu-zalduntza baten beharkiaz

 

Jon Mirande

 

"Gogoetan negoelarican egun batez cer perpaus hautatuco nuen gure gazteriar aippatceco, gogora citcaitan, hei guehienic agrada ahal daquiqueten gauca dela gerta...".

(Joannes Etxeberri Sarakoak, "Euscal-Herrico gazteriari"n).

"...ezen gizonak ez dira elkharren bethe: horrela mintzatzen da Zuzentarzuna."

(Friedich Nietzsche'k "Also sprach Zarathustra"n.)

 

Izen haur harrtzea duten Euskaldunik gehienak, erran nahi dut, beren herria aske eta beren hizkuntza ohoretan ikhusi nahi dutenak, azken menderdion Europa iharrosi duten iazarrkhundeetan demokrazien alde ibili izan dira, nehoizko usterik hoberenekin: asmo demokratikoa euskaldungoaren ikurrik nabariena dela eta nazione handi demokrazi-zainek gudua irabaziz, Euskadirentzat irrikatzen zuten askatarzuna emanen zeraukotela uste baitzuten. Azken phondu huntaz zer gerthatu den ikhusi dugu. Demokraziek gudua irabazi dute, bainan heietan igurikipen jarri eta heien aldamenean gudukatu zuten euskaldunak ez dira horrengatik askeago. Aitzinetik bezala bi zathitan dagoz: batzu askatarzunaren zaindari omen dan statu baten nagusigo-pean, herrien arrteko batzarr orotan enda-erhaiteka kondemnatzen duena, haren politika ordea, bereganatu dituen enda zuri, beltz edo hori guztien kulturen suntzi-arazteari doalarik; atzo, diktadore zelakoan demokraziek arbuiatzen zutena, egun, aldiz, beren UNESCO'n eta hitz-harrmen oikonomikoetan onhartzen duten statu-agintari batek oindikatuak bertzeak. Nazione handien iokera hori delata, euskal-abertzaleak haurrñoak bezala intzirika dabiltza, salhutu izan direla hotsez. Baina zer! iokera hori egoki baino egokiago da, ahanzkorr izaitean baitatza demokrazien verthutea, demokrata batek zionez.

        Intzirika ibili baino norberak bere uste eta konzepzioneen kritika egiati bat egin ba leza hobe litzateke, demokraziekin khidetze hori, bai eta asmo demokratikoarekin euskal-nazionalismuaren identifikatze hori Euskalherriaren onerako izan direnz eta direnz ikherrtuz.

        Paradoxotan ari naizela dirudike, bainan Euskaldunak zinezko demokratak behin ere izan direnik uste ez dudala aithorr dut —non ez ba da azken garai huntan, atzerritikako era sozialak ekharri landerreriak, atzerritarr ikastetxeak eta Romako Elizaren kristaudemokraziak deragieten influentza hirukoitza dela zio. Euskaldunetaz mintzatu izan den errankhunik zuhurrena Le Play soziologuarena zait: lurrginzalduntza bat zirela, alegia. Zaldun eta aitorseme ziran egiaz, beren burua "etxeko jaun" izendatzen zuten lurrginhek, etxeko guztien, emazte, haurr eta sehien nagosi zirenok, ez nabaski Romako paterfamilias garratzen antoan, haatik are gutiago feminismuak eta "puerismuak" indarrgabetzen duten sendi modernan bezala. Eta Euskaldun gehienak etxalde baten iaube eta beraz etxekoiaun zirelakotz, elkharren bethe ziran oro, heien gizartean zuzenbide gabeko gizamailik ez zelarikan. Horregatik euskal-kulturaren demokrazitarzunaz hitz-egin ahal izan da. Emanak alderkikerizko aitzin-eritzirik gabe herrtuz, ordea, Euskalherrian ere egoile guztiak cives optimo iure ez zirela, bainan aitzitik, kasta-lekhorekoak eta hunki-ezinak ere zegozela ezagutu beharr da: h;n. Gaskoinak, Jitoak, Juduak, Agotak e.a. Hauien aurkha negurri gogorrak erabaki ohi zituen lege-emaileak, zenbaitek Euskaldun idiosynkrasis onhesleaz zernahi erranik edo idatzirik ere. Erraiterako, Nafarroan sarr zedin Jito edo Buhameari legeak ehun zigorrada eman lekion manatzen zuen; eta Bizkaiko Juduek... Gaztelako regeari gaindeithu beharr ukhan zeraikoten Euskalherrian egon ahal izaitekotz. Lizarrako pogroma ere aipha dezagun. Gure arbasoen "bide-gabekeri" hoietaz halke beharr dugua egungo Euskaldunok? Nire ustez, bozkariotu beharr genduke, orrri hoik nola autets litezken bertze artikulu batean azalduko dut.

27-IX-52

 

Oharrak: enda — race (bizkaieratik)

              endekatu — dégénérer

              parola — mot d'ordre (alemaneratik)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.