L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Zantzoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Zantzoa-4 (1997-negua) —Hurrengo artikulua




 

 

Depresioa hirugarren solairuan

 

Artipa!

 

Hogeitabi ardi, hogeitahiru ardi,

hogeita... kaka, ezin dut lorik egin!

Kafe madarikatua... hobe edan ez banu

baina andreak «bai Felix, egin berria da eta».

Andre madarikatua... zoratu egin behar nau egunen batean.

Banekien ezkon aurretik, baina arrebak

«ume batek aita bat behar du» ta azkenik

«bai, nahi dut» eraztunak jarri ta kito.

Arreba madarikatua... beti dioena egin behar.

Bizia egitera Londonera joateko egon zenean,

amak «03452 zkia! aberatsak gaituk!»

ta 2. solairuko C-a beretzat.

Ama madarikatua... bere zoriona nire zoritxarra.

Medikuak esan zuen «zorionak Garbiñe,

mutila da»

ta ni jaio egin behar.

Bizitza madarikatua...

 

Hogeitalau ardi, hogeitabost...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.